Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Maiatzak 30

Nafarroako Gobernua premiatzen da indar dezan toki-entitateen finantzaketa, udalen etxez etxeko laguntza-zerbitzua garatzeko

Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 30ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da hitzarmen bidez sendotu eta finkatu dezan toki-entitateen finantzaketa, udalen etxez etxeko laguntza zerbitzua eman dezaten, halako moldez non handitu egin ahalko baita zerbitzuaren irismena, hala artatutako pertsona kopuruari nola egindako ordu kopuruari, artatzeko egunei eta ordutegiei edo profilei dagokienez. Legegintzaldirako helburua izanen da estatuan ematen den etxez etxeko zerbitzuaren batez bestekora hurbiltzea gutxienez (% 18), mendekotasunari arreta emateko sistemak emandako zerbitzuetan.

 

EH Bildu talde parlamentariak aurkeztu du. 

 

UPNren, EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta PSNren, Geroa Bairen eta Voxen aurkakoekin onetsi da.