Nafarroako Gobernua premiatzen da klimaterio eta menopausiari buruzko prestakuntza-programa berariazkoak berma ditzan
Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko otsailaren 6an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da klimaterio eta menopausiari buruzko prestakuntza-programa eguneratu eta berariazkoak berma ditzan ikasle eta profesionalentzat, bai eta Oinarrizko Arretako espezialistentzat ere.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio azterlanak egin ditzan eta jarduera-protokolo bat landu dezan, bermatze aldera klimaterioaren eta horren barruan menopausiaren lanketa eta arreta egokiak, sintomatologiak osasunerako ekartzen ahal dituen efektuak minimizatzeari eta klimaterioa osasun-ikuspegi integral batetik tratatzen dela bermatzeari begira.
3.- Nafarroako Gobernuari halaber eskatzen zaio gizarte osoari zuzendutako informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina instituzional bat abiaraz dezan, klimaterioa eta menopausia ezagutzera emateko eta naturalizatzeko, eta prozesu horien inguruan dauden sinesmenak, mitoak, aurreiritziak eta estereotipoak desagerrarazte aldera.
4.- Estatuko Gobernua premiatzen da menopausiarekin eta klimaterioarekin lotutako osasun-produktuen BEZa murrizteko aukera azter dezan.
5.- Gobernuari eskatzen zaio azter, iker eta analiza daitezela menopausiadun emakumeen kasu haiek zeinetan osasun-eragina baitago goiztiartasunagatik (menopausia-aurrea), bai eta aztarna eta sintoma nabarmeneko menopausia eta menopausia-oste (klimaterioa) kasuak ere.
6.- Foru exekutiboari informazioa eskatzen zaio, kremak, pilulak eta ordezkoak eta azientifikoak diren terapien kontsumo orokortuaren eraginkortasunik ezari buruzkoa, horiek inolako kontrolik gabe erakusten baitituzte menopausiari loturiko sintomak tratatzeko indikazioa.
7.- Gobernua premiatzen da Oinarrizko Osasun Laguntza eta Osasun-laguntza Espezializatua diren laguntza-mailen koordinazioa faboratu eta hobe dezan, osasungintza publiko eta komunitariotik menopausiaren alorreko laguntza, irakaskuntza, ikerketa eta dibulgazioa egin dadin.
8.- Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarekin –Osasunbidea– elkarlana egon dadin eskatzen da, diziplinarteko menopausia-unitateak sortzeaz gogoeta egitea, zeinen bidez etapa honentzako arreta integralari erantzunen baitzaio". Hala esaten da zazpigarrenik. Zehazki, puntu horrek ez du Geroa Bairen eta Voxen babesik jaso, aurka bozkatu dute-eta.
9.- Dei egiten da menopausia-aldian zehar osasungintza komunitarioan parte-hartzea susta dadin, toki administrazioekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, emakumeen bizitzako etapa garrantzitsu eta luzea den aldetik.
Contigo-Zurekin taldeak aurkeztu du.
1, 2, 3, 4, 5, 6, 8 eta 9 puntuak UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa taldeen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi dira.
7. puntua UPN, PSN, EH Bildu, PPN eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroaren aldeko botoekin eta Geroa Bai eta Voxen aurkakoekin onetsi dira.