Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Maiatzak 6

Nafarroako Gobernua premiatzen da Kultur Ondareari buruzko Foru Legea Kultur Eskubideei buruzko Foru Legean ezarritakora egoki dezan

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko maiatzaren 6an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 15/2005 Foru Legea alda dezan, Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean ezarritakora egokitzeko, lege horiek esparru juridiko berrira egokitu behar direla ezartzen baita bertan.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio legearen erregelamendu bidezko garapena ezar dezan, halako moduan non bateragarriak izan ahalko baitira Nafarroako arkitektura eta kultur ondarea zaintzeko behar diren bermeak eta ondare horren energia-efizientzia maximizatzea eta energiaren autokontsumo berriztagarriko instalazioak paratzea gure erkidegoko eraikin publiko eta pribatuetan.

 

3.- Gobernua premiatzen da Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak finantzaketa-lerro bat gaitu dezan, aitorpen historiko edo arkitektonikoa duten eraikin ofizialki babestuen zaharberritzean energia-efizientzia eta ondare-balioa bermatzekoa. Lerro hori Europako funtsekin finantzatuko da.

 

4.- Foru Gobernua premiatzen da prozesuan bi departamentu horiek –Kultura eta Kirol Departamentua eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua– eta toki entitateen nahiz ukitutako elkarteen ordezkariek parte har dezaten.

 

5.- Gobernuari eskatzen zaio aurreko ataletan aurreikusitako jarduketen egutegi bat egitea urtea amaitu baino lehen, eta horrekin batera, jarduera horiek 2022an abiarazteko behar adinako finantzaketa ezartzea Nafarroako hurrengo aurrekontuetan.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1, 2 eta 4 atalen alde bozkatu dute Navarra Sumak, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek eta PSNk aurka

 

3. eta 5. atalak aho batez onetsi dira.