Noiz argitaratua Asteartea, 2025.eko Apirilak 8

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako ijito-populazioaren garapenerako estrategia berri bat taxutu dezan 2025ean

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordeak onetsi du. 2025eko apirilaren 8an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako ijito-populazioaren garapenerako estrategia berri bat taxutu dezan 2025ean.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak eskatzen du 2025ean Ijitoen Herriaren Nafarroako Kontseilua sor dadin, zeinetan parte hartuko baitute Foru Administrazioko ordezkariek, toki entitateetakoek, kultuen arteko ikuspegitik ijitoekin lan egiten duten gizarte-entitateetakoek eta ijitoen elkarteetakoek (emakumeen eta gazteen ordezkaritza parekidearekin, ahal den neurrian). Kontseilu horrek kontsulta-izaera izanen du ijitoen komunitatearekin loturik Nafarroan egiten diren politiken arloan eta estrategia hau bultzatzeaz eta horren jarraipena egiteaz arduratuko da.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

 UPN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoarekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.