Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Maiatzak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez web-atal bat sor dezan, kirol egokituari buruzko informazio osatu eta gaurkotua emateko

Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 16an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez web-atal bat sor dezan, Nafarroan kirol egokituari buruzko informazio osatu eta gaurkotua emateko, halako moduan non desgaitasunen bat daukan kirolari orok egin ahal izanen baitu kirola.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Aho batez onetsi da.