Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Maiatzak 22

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen exekuzio eta bideragarritasun integrala berma dezan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko maiatzaren 22an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da berma dezan, zalantzarik gabe, Nafarroako Ubidearen Bigarren Fasea osorik eginen dela, bermatuz Erriberako 70.000 biztanlek baino gehiagok kalitatezko ura kontsumitzen ahalko dutela, eta 21.522 hektarea ureztatzen ahalko direla, horri esker aurrera egin ahal izanen baitugu erkidegoaren lurralde-garapen jasangarrian eta Erriberaren garapen ekonomikoan.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen dio publikoki ziurta dezan, txosten tekniko egiaztagarrien bidez, Itoizko urtegiko ur-baliabideak nahikoak direla eta proiektua teknikoki eta juridikoki bideragarria dela, egungo eta etorkizuneko erabiltzaileen konfiantza indartuz.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. puntua UPNren, PSNren, Geroa Bairen, PPNren, Contigo-Zurekinen, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkakoarekin onetsi da.

 

2. puntua UPNren, PSNren, Geroa Bairen, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen aurkakoarekin onetsi da.