Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Urtarrilak 22

Nafarroako Gobernua premiatzen da ohiko bizitegirako erabili gabe dauden etxebizitzen detekzio automatikoa erraz dezan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2026ko urtarrilaren 22an

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Etxebizitzaren Nafarroako Behatokiaren bidez, 2026ko maiatza baino lehen berma dezan Etxebizitza Hutsen Erregistroko informazio automatizatua, eguneratua eta jarraitua aurkezten dela, etxebizitza hutsak identifikatzeko asmoz, politika publikoak optimizatu eta modernizatuz eta udalerriekiko koordinazioa erraztuz.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari proposatzen dio Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuarekin eta haren erakunde instrumentalekin lankidetzan, 2026ko maiatza baino lehen, etxebizitza hutsen gaineko zergari buruzko informazio-zirkular bat prestatu eta zabaldu dezan, bai eta oinarrizko ordenantza edo ordenantza-eredu bat ere, udalei aukera emanen diena ordenantza propio bat garatzeko, juridikoki sendoa den aplikazio bat ziurtatuz eta hura garatzeko udal-autonomia errespetatuz.

 

EH Bildu TPak aurkeztu du. 

 

PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin onetsi da.