Nafarroako Gobernua premiatzen da osa dezan egungo Elikadura Osasungarriaren Nafarroako Estrategia
Osoko bilkurak onetsi du. 2025eko martxoaren 20an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak osa dezan egungo Elikadura Osasungarriaren Nafarroako Estrategia, nutrizioari eta bizitza aktiboa eta osasungarria izateko ohiturei buruzko heziketa ardatz duena, populazioaren arriskuak desagerraraztera bideratutako neurriekin.
Aipatutako neurrien artean dago haurrek elikagai ultraprozesatuak –gantz aseetan eta/edo azukre sinpleetan aberatsak direnak–, bai eta edari energetikoak eta/edo edari azukretsuak eskuratzeko dituzten aukerak mugatzea edo debekatzea (Galizia). Eskatzen dira, orobat, haurrei eta nerabeei zuzendutako produktu horien merkaturatzerako oinarrizko nutrizio-irizpideak”, eta “elikagai eta edarien nutrizio-etiketatzeari, propietate osasungarrien adierazpenei eta sustapen komertzialari buruzko arauak sendotzea.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio elikadura-ingurune osasungarriak berma ditzan ikastetxeen inguruetan, zonifikazio-politikak ezarriz, oso osasungarriak ez diren jakien saltokien presentzia mugatzeko eskoletatik, eskola-ibilbideetatik eta haur-parkeetatik gertu, Nutrizionisten Elkargo Ofizialak gomendatzen duenari jarraituz.
3.- Espainiako Estatuko Gobernuari eskatzen zaio gara dezala lege-mailako arau bat, haurrei zuzendutako elikagai eta edarien publizitatea arautuko duena eta haurren kolektiboa babestuko duena elikagai ultraprozesatu eta edari energetiko eta/edo azukretsu horietatik. Zehazten denez, araudi horrek produktu horiek zergapetzeko politika bati lotuta beharko du egon.
4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da presta dezan, Nafarroako Dietista/Nutrizionisten Elkargoaren partaidetzarekin, Elikadura Osasungarriaren Nafarroako Estrategia bat, nafar populazioaren elikaduraren alorreko politiken esparru orokorra izanen dena.
EH Bildu talde parlamentariak aurkeztu du.
1, 2 eta 3. puntuak PSN, EH Bildu, Geroa Bai y Contigo-Zurekin talden aldeko botoekin eta UPNren, PPNren, Talde Mistoarekin eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin onetsi dira.
4. puntua PSN, EH Bildu, Geroa Bai y Contigo-Zurekin talden aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren, Talde Mistoarekin eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin onetsi dira.