Nafarroako Gobernua premiatzen da programa bat taxutu dezan Kubako herritarrei laguntza humanitarioa bidaltzeko
Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak onetsi du. 2024ko maiatzaren 14an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da programa bat taxutu dezan Kubako Gobernuak bere herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko eskatzen duen laguntza humanitarioa lehenbailehen bidaltzeko.
2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio Nafarroako eta Kubako herrien arteko harremanak sendotu ditzan, bien arteko harreman ekonomiko eta komertzialak eta ikerketa zientifikoaren arloko harremanak bultzatu ditzan eta, oro har, Kubarekiko lankidetza-politika manten dezan esparru guztietan eta bertako eragile guztiekin.
3.- Espainiako Gobernua premiatzen da Kubarekiko lankidetza ekonomikorako programa bat taxutu dezan eta giza laguntza urgentea bidal diezaion, herritarrek oinarrizko produktu eta elikagaiak lortu ahal izatea bermatzeko.
4.- Estatuko Gobernuari eskatzen zaio Kubaren aurkako enbargoaren aurka azaltzen jarrai dezan Nazio Batuen Batzar Nagusia, enbargoa amaitzeko lanean jarrai dezan beste nazio batzuekin batera, eta Estatu Batuei exiji diezaien Kuba Terrorismoa Sustatzen duten Estatuen Zerrendatik ateratzeko.
5.- AEBetako Gobernuari eskatzen zaio 2016an, Barak Obama lehendakaria zenean harremanak normalizatze aldera abiatutako prozesuari ekin diezaion berriz ere, arintze ekonomiko handia ekarri baitzion orduan uharteari.
Contigo-Zurekin-ek aurkeztu du.
1. puntuaren alde bozkatu dute UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, Contigo-Zurekin eta PPNk, Voxek, berriz, aurkako botoa eman du.
2. puntua PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPN, PPN eta Voxen aurkakoekin onetsi da.
3. puntua UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta PPN eta Voxen aurkakoekin onetsi da.
4. eta 5. puntuak PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPN eta Voxen aurkakoekin onetsi dira.