Nafarroako Gobernua Trenasa enpresaren eta trenbide-sarearen arteko lotura-trenbideak ukitutako Castejongo familien etxebizitzak eros ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Horrela hasierako hitzarmena berriro hartuz, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Plan Berezia bertan behera utzi ondoren, pasabide tolesgarriaren aukera bizilagunentzat "aurkakoa" dela irizteagatik
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNren eta PPNren abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Trenasa enpresaren eta trenbide-sarearen arteko lotura-trenbideak ukitutako familien etxebizitzak eros ditzan”.
Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen ebazpenak Nafarroako Gobernuaren, Castejongo udalaren eta Trenasa enpresaren arteko hitzarmena berriro hartzearen alde egiten du, haren arabera Nasuinsa enpresa publikoak ukitutako familien etxebizitzak erosiko bailituzke, Castejongo udalak orubeak hiriguneko beste leku batean balio berdineko orubeengatik trukatuko lituzke eta ondoren Nafarroako Gobernuari emango lizkioke etorkizuneko industrialdearen parte izateko”.
Proposatu duenaren arabera, konponbide hori “bidezkoena eta arrazoizkoena” da, “auzokideen urteetako amesgaiztoa” ekidin izanen zuena, ez balitz, 2007ko uztailan, Nasuinsak haren erosketa eskaintza kendu izan zuelako, horrela Plan Berezi delako bati hasiera emanez, trenbide eta etxebizitza erabileren elkarbizitza ziurtatzera bideratuta zegoena, Nafarroako Justiziako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen bidea Jeronimo Marco kaletik igarotzeko hautatutako aukera (pasabide tolesgarria) “bizilagunentzat aurkakoa” dela irizteagatik.
• www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 34. zk., 2014-03-07koa)