Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 3

Nafarroako Gobernuari aurrekontuen aurreproiektuan autonomoek proposatutako neurriak jasotzeko eskatzen zion mozioa baztertu da

UPNk eta Voxek soilik babestu dituzte PPNk proposatutako aldarrikapenak, eta etengabeko aldaketak jasaten ari den agertoki batean ETEek finkatzeko eta mantentzeko dituzten zailtasunez ohartarazi dute

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat atzera bota du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aldekoekin, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “2025eko aurrekontuen aurreproiektuan jaso ditzan sektoreak proposatutako neurriak eta zenbatekoak”.

 

Zehazki eskatzen zena zen “enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzak (4.210.440 euro); zero kuota sustatzea autonomo berriendako (1.500.000 euro); kontratazioa eta hazkundea sustatzea (2.500.000 euro); belaunaldien errelebo bultzatzea (134.000 euro); emakumeen lan autonomoa sustatzea, kontziliazioari lagunduz (100.000 euro); autonomoendako erabilgarri dauden baliabideen, aukeren eta babesen komunikazioa eta hedapena hobetzeko estrategiak sortzea (134.360 euro); autonomoen lanean segurtasuna eta osasuna bil tzen duten proiektuetarako eta baliabideetarako partida (100.000 euro)”.

 

Baztertutako mozioak bigarren atalean Foru Exekutiboari eskatzen zion “autonomoek pairatzen duten presio fiskala murrizteko neurriak ezartzea”.

 

Era berean, Gobernua premiatzen zen “lehiatila bakarra sor zezan, administrazio-izapideak sinplifikatzeko eta burokrazia murrizteko”.

 

Zioen azalpenean, PPN talde parlamentarioak sustatutako mozioak Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren Lan Autonomoaren Batzordearekin izandako bilerara jotzen du, batzordearen izaera estrategikoa aintzat hartuta, bere egiten baititu 46.494 langile dituen eta “administrazio publikoek babestu beharreko” sektorearen aldarrikapenak.

 

Ildo horretan, gogorarazi da Nafarroako enpresa-sarearen % 80 langile autonomoek eta gehienez bi langile dituzten ETEek osatzen dutela, eta ohartarazi da ahalegin handia egiten ari direla etengabeko aldaketak jasaten ari den agertoki batean finkatu eta mantentzeko.