Nafarroako Parlamentuak 1978ko sanferminetako gertakariekin lotutako kereilaren alde dagoela berretsi du
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko ekainaren 13an
1.- Nafarroako Parlamentuak, kontuan izanda Giza Eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidean, Espainiako Konstituzioaren 10.2 artikuluan eta Memoria Demokratikoaren urriaren 19ko 20/2022 Legearen 2. artikuluan ezarritakoa, deklaratzen du frankismoak diktaduraren eta trantsizioaren garaietan zehar egindako krimenak gizateriaren aurkakotzat jo behar direla ondorio guztietarako.
2.- Nafarroako Parlamentuak errepikatzen du babesa ematen diela 1978ko sanferminetan poliziak tiroz hildako Germán Rodríguez Saizen senideek jarritako kereilari, Sanfermines 78-gogoan! elkarteari eta jai horietan izandako gertakari izugarrien ondorioz larriki zauritutako beste hainbati, azken 46 urteotan erreklamatu den justizia behingoz erreala izan dadin.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aipatu den 16/2019 Legearen bidez jadanik hasitako zereginean jarrai dezan, eskuin muturreko taldeen nahiz funtzionario publikoen ekintzen biktimen errekonozimendua eta erreparazioa lortzeko.
EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek aurkeztu dute.
PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren eta Voxen aurkakoekin onetsi da.