Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Irailak 2

Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baititu Leitzan egindako ekitaldiaren gisako ekitaldiak, Memoria Historikoaren oinarrien aurkakoak direlako

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko irailaren 2an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baititu Leitzan egindako ekitaldiaren gisako ekitaldiak, Memoria Historikoaren oinarrien aurkakoak direlako. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Nafarroako Alderdi Sozialistak, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Nafarroako Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak alde bozkatu dute. Navarra Sumak, berriz, aurka bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Leitzan abuztuaren 25ean egindako ekitaldiaren gisako ekitaldiak, 1936ko Estatu Kolpearen oinarrian dauden printzipioak eta kolpearen osteko diktadura frankistaren gorespena dakartelako eta Parlamentu honetan adostutako Memoria Historikoaren oinarrien aurkakoak eta biktimen errekonozimenduan eta erreparazioan oinarritutako bake eta bizikidetasun kulturaren aurkakoak direlako.

 

2.- Nafarroako Parlamentuaren borondatea da parlamentariek kultura horreiko jokabide koherentea izan dezaten”.