Nafarroako Parlamentuak babesa adierazi die artistei haien sormen-ahalmena askatasunez balia dezaten
Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 16an
1.- Foru Legebiltzarrak babesa adierazten die artistei haien sormen-ahalmena askatasunez balia dezaten.
2.- Nafarroako Parlamentuak sormen-askatasuna aldezten du, Konstituzioaren 20. artikuluan jasotako konstituzio-balioa den aldetik.
3.- Foru Parlamentuak artearen, artisten edo haien lanaren aurkako zentsura-jarrerak arbuiatu ditu.
4.- Nafarroako Legebiltzarrak sormen-askatasunarekiko eta zentsuraren aurkako konpromiso argia berresten du eta, ondorioz, ordezkari politikoek kultura eta artean esku hartzea arbuiatzen du.
Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. eta 2. puntuak UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi dira.
3. eta 4. puntuak PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPN eta Voxen aurkakoarekin onetsi dira.