Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Martxoak 1

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko martxoaren 1ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, 2021eko otsailaren 28an baita. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

“1. Bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, 2021eko otsailaren 28an baita.

 

2. Nabarmentzen ditu gaixotasun arraroak dituzten pertsonen eta haien familien konpromisoa, borroka eta batasuna, haientzako guztientzako balio eta itxaropen-sintoma nagusi baitira.

 

3. Aitortzen du gaixotasun arraroak dituzten pazienteen elkarteen funtsezko eginkizuna, pertsona horien beharrizanei erantzuteko eta eragin politikoa izateko tresna gakoa baitira.

 

4. Adierazten du ikerketarekiko eta zientzian inbertitzeko beharrarekiko konpromisoa, gaixotasun arraroen diagnostikorako eta tratamendurako zailtasunei erantzuteko bidea baita.

 

5. Beharrezkotzat jotzen du osasungintza eta gizartea eraldatzeko lan egitea, diagnostikorako edo tratamenduetarako aurrerapenak eskuratzerakoan ekitatea bermatze aldera.

 

6. Adierazten du beharrezkoa dela aurrerapausoak ematea sareko lanean, ezagutzaren partekatzean eta koordinazio soziosanitarioan”.