Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Suizidioaren Prebentziorako Mundu Egunarekin
Parlamentuaren fatxada laranja kolorez argiztatuko da ostiral honetan, Legebiltzarrak prebentzio eta sentsibilizazio lanekin duen konpromisoaren erakusgarri
Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Suizidioaren Prebentziorako Mundu Egunarekin; horrenbestez, egoitzaren fatxada laranja kolorez argiztatuko da ostiral honetako iluntzean.
Legebiltzarrak, horrela, herritarrak suizidioaren errealitatea dela-eta sentsibilizatzen lagundu nahi du eta, bidenabar, suizidioaren prebentzioarekiko konpromiso irmoa erakutsi.
2003az geroztik, Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko Elkarteak, Osasunaren Mundu Erakundearekin elkarlanean, Suizidioaren Prebentziorako Mundu Eguna sustatu du irailaren 10ean urtero, dago mundu osoko herritarrek bat egin dezaten eta arazoaz kontzientzia har dezaten. Suizidatu direlako gertu-gertuko pertsona bat galdu dutenak babestu nahi ditu orobat, kolektibo hori historikoki izan baita ulertu gabea eta ikusmiratik desagerrarazia.
Hori dela-eta, Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi zuen iragan astelehenean –irailaren 6an–, Suizidioaren Prebentziorako Mundu Egunarekin bat egiten duela erakusteko.