Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urtarrilak 18

Nafarroako Parlamentuak baztertu egin du Celaá Legearen eta ikastetxeetan ikasleak onartzeari buruzko foru dekretuaren zirriborroaren aurka dagoela adieraztea

Navarra Sumak ikastetxea libreki aukeratzeko eskubidea aldarrikatu du, baina ez du babesik jaso hezkuntza berezitua itunen bidez finantzatu beharraren defentsan

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuaren ustez funtsezkoa baita Nafarroako familien beren seme-alabentzako nahi duten hezkuntza aukeratzeko eskubidea, Konstituzioak babestutako eskubide bat baita. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute; eta Navarra Sumak alde bozkatu du.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:

 

"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1. Nafarroako Parlamentuaren ustez funtsezkoa da Nafarroako familien beren seme-alabentzako nahi duten hezkuntza aukeratzeko eskubidea, Konstituzioak babestutako eskubide bat baita.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Celaá Legearen eta ikastetxeetan ikasleak onartzeari buruzko foru dekretuaren zirriborroaren aurka dagoela, mehatxua baitira familia nafarrek ikastetxea libreki hautatzeko eskubiderako eta familia askoren kontziliazio aukerak mugatzen dituelako.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du hezkuntza berezitua beste aukera pedagogiko bat dela, hezkidetza bezain baliagarria, eta itunen bidez finantzatu behar dela beren seme-alabentzako hezkuntza mota hori hautatzen duten gurasoen eskubidea errespetatzeko”.