Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Maiatzak 2

Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela memoriaren alorreko politika publikoak jorratzen jarraitzea

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 2an

1.- Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela 2015etik aitzina baliatzen ari diren memoriaren alorreko politika publikoak jorratzen jarraitzea.

 

2.- Estatuko Gobernua premiatzen da indartu dezan biktima guztien aitortza, erreparazio eta memoriarako politiken sustapena.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak agertzen du errefusatu egiten duela gai horretan atzerapausoak ematea, kasurako, Memoria Demokratikoaren Legeak indargabetzea.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren eta Voxen aurkakoekin onetsi da.