Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Apirilak 25

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du ‘Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin’ bat eginez

Haurren eskubideekiko konpromisoa erakutsi dute eta edozein motatako erasoen aurrean babesa indartzeko deia egin du Ganberak

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratze isila egin du gaur eguerdian Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Amabizia elkartearekin batera.

 

Elkarretaratzean Mahaiko kideek eta Legebiltzarreko talde eta elkarte parlamentarioetako ordezkariek parte hartu dute, baita Amabizia elkarteko kideek ere.

 

Elkarretaratze honekin, Amabiziaren manifestuarekin bat egitearekin eta Eledunen Batzarrak astelehenean onetsitako adierazpen instituzionalarekin, Parlamentuak haurren eskubideak sustatzearekin duen konpromisoa argi utzi nahi du, baita haurren tratu txarren ondorioen inguruan kontzientziatu ere.

 

Zentzu honetan, Legebiltzarrak ohartarazi nahi du “haurren tratu txarrek bizitza osorako ondorio larriak utz ditzaketela, bai fisikoki, jokabideari dagokionez, emozionalki edo sozialki, eta eragin ekonomiko handia ere baduela”.

 

Munduko Osasun Erakundearen ikerketan arabera, “bi sexuetako pertsonen %25ek haurtzaroan tratu txarrak jasan ditu, eta haurren suizidio kopuruek gora egin dute. Arazo hau are larriagoa da muturreko egoeratan, errefuxiatuenetan edo afera armatuetatik eratorritakoetan. Beraz, ahultasuna gero eta handiagoa izan, biktima izateko aukerak gero eta handiagoak dira”

 

Europan, eta Europar Batasuneko Kontseiluaren datuei jarraiki, sexualki erasotuak izan diren adin txikikoak 5etik 1 da, eta beraz, prebentziozko programa eraginkorren beharra ezinbestekoa da, beste batzuen artean, babes sozialerako sareak, edozein tratu tgxarren aurrean haurrak babestuko dituzten neurri legal eta erreformak behar dira.

 

Arazoaren larritasunak “nazioarteko komunitate guztiaren konpromisoa eskatzen du, baita ikusgarritasuna mantentzeko ahaleginak, eta konponbiderantz aurrera egiteko esfortzuak”.

 

Elkarretaratzea amaitzeko, Amabizia elkarteko kideek, elkarteak egindako manifestua irakurri dute, baita pasa den astelehenean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez Eledunen Batzarrak onetsitako Adierazpen Instituzionala ere.

 

Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Parlamentuko aurrealdea urdinez argiztatuko da gaur, haurtzaroko nazioarteko kolorez, 21:00etatik 24:00etara.