Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Uztailak 18

Nafarroako Parlamentuak errefusatzen eta gaitzesten ditu pasatu berriak diren sanferminetan izandako sexu indarkeriako kasu guztiak, eta bere babesa adierazten die eraso horien biktimei

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko uztailaren 18an

 Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatzen eta gaitzesten ditu pasatu berriak diren sanferminetan izandako sexu indarkeriako kasu guztiak, eta bere babesa adierazten die eraso horien biktimei. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“- Nafarroako Parlamentuak errefusatzen eta gaitzesten ditu pasatu berriak diren sanferminetan izandako sexu indarkeriako kasu guztiak.

 

- Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die eraso horien biktimei, bai eta beren familia eta lagunei ere, eta haien pribatutasunerako eskubidea errespetatzen du, biktimen birbiktimizazioa saiheste aldera.

 

- Nafarroako Parlamentuak uste du eraso horiek ez direla modu puntual eta isolatuan gertatzen, baizik eta emakumeen aurkako diskriminazio eta indarkeriazko eguneroko testuinguru baten zati direla, eta horren aurka era sistematiko eta orokorrean jardun behar dela.

 

- Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Nafarroako gainerako erakunde publikoekin, mugimendu feministarekin eta herritarrekin batera lanean jarraitzeko, emakumeen aurkako sexu indarkeria eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun sozial guztiak desagerrarazteko.

 

- Nafarroako Parlamentuak aldezten du berdintasuna erdigunean jarriko duten politika publikoak sustatzea, desberdintasunen amaierara eramanen gaituztenak, eta berdintasunaren kultura sortzearen eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza lortzearen alde agertzen da irmoki”.