Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du Atzerritarren Nafarroako Bulegoak ematen duen zerbitzua indartu eta hobetu dezan
Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 16an
1.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du Nafarroako Atzerritarren Bulegoko langile-kopurua berehala, modu kualifikatu eta egonkorrean indartu dezan, dauden plaza guztiak bete arte.
2.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako eta Nafarroako Gobernuak premiatzen ditu jazar dakien eta amaiaraz ditzaten izapideak egiteko hitzorduak saltzeko migratzaileen kalteberatasunaz eta beharraz baliatzen diren mafiak.
UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua UPNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, Contigo-Zurekinen, PPNren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta Talde Mistoaren aurkakoarekin onetsi da.
2. puntua UPNren, Geroa Bairen, PPNren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin, PSN, EH Bildu eta Contigo-Zurekinen abstentzioarekin eta Talde Mistoaren aurkakoarekin onetsi da.