Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Abenduak 1

Nafarroako Parlamentuan erretiroa hartu duten funtzionarioei omenaldia

Unai Hualdek balioa eman dio Parlamentuko langileen egitekoari, hori gabe “ezinezkoa litzatekeelako jardun instituzionala burutzea”

Nafarroako Parlamentuak omenaldi bat egin die gaur 2023 urtean zehar erretiroa hartu duten funtzionarioei.

 

Nafarroako Parlamentuko legelari nagusi Silvia Doménech Alegrek eman dio hasiera ekitaldiari, langileei eskertuz “urte hauetan zehar eskainitako lana, kemena eta ardura profesionala. Eskerrik asko erakunde honi eskainitako bizitza osoagatik, funtzionamendua funtzio guztien batasunetik eta koordinaziotik abiatuta bakarrik da posible".

 

Testuinguru horretan, eta, “gutxienez, 30 urtez eta hamar legegintzalditan zehar erakutsitako erantzukizuna" azpimarratu ondoren, idazkari nagusiak erakundearen "bilakaeran zehar egoera guztietara profesionalki egokitzeko” izan duten gaitasuna azpimarratu du. “Besteak beste, lan-tresnen modernizazioaren eta egoitza aldaketaren lekuko zuzenak izan zarete. Lankideak agurtzea eta ongietorria egitea ere egokitu zaizue. Orain zuen txanda da. Atzean geratzen dira goizean goiz jaiki beharrak, fitxaketak, itzulpenak, maketazioak, deialdiak... baina espero dut gauza bat ez ahaztea, zuen etxeko ateak zabalik egongo direla zuentzat. Gozatu etapa berri honetaz. Zuen falta sumatuko dugu".

 

Ondotik, Parlamentuko lehendakariak oroimeneko diploma bat eta prisma bat, Parlamentuko Osoko Bilkuren Aretoa grabatua duena, eman dizkie funtzionarioei, honako hauek hain zuzen: Antonio Ansorena, María Ángeles Arizcuren eta Iñaki de Santiago.

 

Unai Hualdek, berriz, eskerrak eman dizkie Foru Parlamentuko langile izandakoei, “ezinbesteko laguntza izan direlako nafarrak ordezkatzeko ardura dugunontzat; langileen egitekorik gabe, ezinezkoa litzatekeelako jardun instituzionala burutzea”.

 

Horren harira, lehendakariak Parlamentuko langileen lana "aldarrikatu" du, eta "lau urtean behin berritu daitezkeen behin-behineko langileak diren legebiltzarkideekin eta hautetsiekin batera, Parlamentuaren familia osatzen dugu. Pertsona gutxik dakite Legebiltzarraren jarduerak eta funtzionamenduak zer lan dakarren, eta horren atzean langile asko daude. Pozten naiz zuek berriz ikusteaz. Espero dut merezitako atseden honetaz gozatzea lan-bizitza oso baten ondoren. Milesker".