Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Uztailak 4

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Iruñeko alkate Cristina Ibarrola bisitatu du

Unai Hualde Foru Erkidegoko erakunde nagusietako titularrekin egiten ari den bilera-sortaren baitan gauzatu da bilkura

Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria hartu du gaur bulego ofizialean. Joan den maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren eta Unai Hualde ekainaren 16an Parlamentuko lehendakari gisa berriz hautatua izan ondoren, bi agintariek izan duten lehen hartu-emana izan da gaurkoa.

 

Alkateak eta lehendakariak hiriarekin zerikusia duten gaiei buruz hitz egin dute, bai eta iristear dauden San Fermin jaiei buruz ere.

 

Nafarroako Parlamentuko lehendakari kargua berritu ondoren, Unai Hualde Foru Erkidegoko erakunde nagusietako titularrekin egiten ari den bilera-sortaren barruan kokatzen da bisita hau.