Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urriak 6

Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko ikasleak Osoko Bilkuran izan dira Parlamentuko kronika bat egiteko

Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko ikasle talde bat osoko bilkuraren hasieran izan da, Parlamentuko kronika bat egiteko asmoz, "Ahozko eta Idatzizko Komunikazioa" irakasgaiaren esparruan.

 

Lehen mailako ikasleak atalondoan agurtu ditu Unai Hualde Lehendakariak, eta prentsa-kabinetatik jarraitu dute eztabaida. Jarraian, ibilbide gidatua egin dute Ganberaren egoitzako bulegoetatik.