Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Maiatzak 19

Osasun eta Eskubide Sozialetako departamentuak premiatzen dira auzoetan eta herrietan pertsona zaharren aldeko itunak gara ditzaten

Adinekoak beren etxeetan ahalik eta denbora gehien eta ahalik eta aktiboen mantentzea helburu duten programa komunitarioen onurak nabarmentzen dira

Eskubide sozialetako batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez (Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak ez dute bilkuran parte hartu), zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Osasun eta Eskubide Sozialetako departamentuek batera lan egin dezaten, toki entitateekin lankidetzan, beste auzo eta herri batzuetan Donibaneko adinekoen aldeko Ituna 2018 bezalako proiektuak bultzatzeko eta garatzeko, zahartzearen hiru zutabeei batera heltzeko: osasuna, parte-hartzea eta segurtasuna”. Testu originala Navarra Sumak aurkeztu duen eta EH Bilduk, ekimenaren titularrak, onartu duen aldatzeko in voce zuzenketa batek ordezkatu du.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Foru Exekutiboari eskatzen dio “baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak erraztu ditzan, proiektu hori handitu eta indartu ahal izateko; horrekin lortu nahi da programa gehiago eskaini eta Donibane auzoko adineko pertsona gehiagorengana iritsi ahal izatea”.

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak azaltzen du prebentziozko proposamen horiek osasun- eta kohesio- mailan “onura izugarriak” dituztela, izan ere, helburua da adinekoak beren etxeetan mantentzea eta ahalik eta modu aktiboenean egon daitezen erraztea.

 

Gainera, adierazten da prozesua adinekoen "berariazko beharrak identifikatuz" hasi behar dela, eta erronka hori, Donibane auzoko proiektuaren kasuan bezala, zeina "maila instituzionalean saritua" izan den, modu "komunitarioan" egitea komeni dela.

 

Gauzak horrela, eta "sarean, elkarlanean eta modu parte-hartzailean lan egitearen" abantailak azpimarratu ondoren, baliabide publiko berriak eskatzen dira egungo pandemia egoeraren ondorioei heltzeko, hala nola "beldurra, bakardadea edo isolamendua".

 

Ángel Ansa (Navarra Suma) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira Marta Álvarez, Alberto Bonilla, Isabel Olave, Raquel Garbayo, Maribel García Malo (Navarra Suma), Nuria Medina, Carlos Mena, Ainhoa Unzu (PSN), Isabel Aramburu, Mikel Asiáin (Geroa Bai), Patricia Perales eta Txomin González (EH Bildu).

 

 

www.nafarroakoparlamentuae.eus

• Mozioa (57. NPAO, 2021-05-04koa)