Noiz argitaratua Asteartea, 2025.eko Irailak 23

Parlamentuak Hezkuntza Departamentua premiatzen du konponbide bat eman diezaien Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan Gorputz Hezkuntza eta Musika irakasgaiak atzerriko hizkuntzan ematen dituzten irakasleei

Hezkuntza Batzordeak onetsi du. 2025eko irailaren 23an

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua premiatzen du ezarri beharreko prozedurak ezar ditzan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako hizkuntza-proiektuetan eta plantilletan gorputz hezkuntza eta musika irakasgaiak atzerriko hizkuntzan ematen dituzten irakasleek beren lanpostuak mantendu ahal izan ditzaten Nafarroako ikastetxe publikoetan 2025-2026 ikasturtean.

 

UPtalde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

UPN, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin eta Talde Mistoaren aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da.