Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 23

Parlamentuak Juan Carlos Pikabea, Inma Jurío, Bakartxo Ruiz, Ana Luján eta Ane Sánchez hautatu ditu Euskararen Nafar Kontseiluko kide

Hizkuntzaren sustapen eta planifikazio esparruan aholkularitza eta partaidetzarako organora batzen dira kideak

Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur Juan Carlos Pikabea, Inma Jurío, Bakartxo Ruiz, Ana Luján eta Ane Sánchez hautatu ditu Euskararen Nafar Kontseiluko kide, Ganberak eskubidea baitu organo honetako bost kide hautatzeko.

 

Inma Jurío (11 boto), Bakartxo Ruiz (9), Ana Luján (7) eta Ane Sánchez (3) PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek proposatu dituzte eta bakoitzak babestu dituen taldeek dituzten parlamentari adina boto jaso du. Juan Carlos Pikabea (18 boto) UPNk proposatu du eta PPNren babesa ere jaso du. Voxek ez du bozketan parte hartu.  

 

Onetsitako arauei jarraiki, txartelen bidezko bozketa sekretuaren bitartez egin da hautaketa, eta parlamentari bakoitzak hiru hautagai hautatzeko aukera izan du, baita ordezkoak ere. Ordezkoak Ainhoa Unzu, Eneka Maiz, María Solana, Ainhoa Aznárez (PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin) eta Iñaki Iriarte (UPN) dira.

 

Nafarroako Gobernuak 2017ko irailean onetsitako erregulazioaren arabera, Euskararen Nafar Kontseilua, Hizkuntzaren sustapen eta planifikazio esparruan aholkularitza eta partaidetzarako organoak, kanpoko kideak 17tik 30era zabaldu ditu. Sortutako kide kategoria berrien artean dago Nafarroako Parlamentuari dagokiona, ordura arte Ganberak ez baitzuen ordezkaririk organo honetan. Nafarroako Gobernuko bost ordezkariak mantendu egiten dira.

 

Euskararen Nafar Kontseilu berriko lehendakaria Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria da, eta lehendakariordea Euskarabideako zuzendaria. Kontseilua aholkularitza esparrura pasa da, euskararen sustapenerako politika publikoen partaidetza sozial iraunkorrerako tresna izatea da bere funtzioa, eta horretarako Euskarabideak babes eta laguntza administratiboa eskaintzen dio.

 

Egungo Erregulazioak gainera, bere jardueraren gardentasuna eta bere lanaren zabaltze soziala bermatzen du; eta honela, Euskararen Nafar Kontseilua behartuta dago bere urteko memoria eta burututako ikerketa zein proposamenak kontsulta publikora bideratzera.