Noiz argitaratua Asteartea, 2025.eko Azaroak 18

Parlamentuko lehendakariak Ramiz Hasanov hartu du, Azerbaijanek Espainian duen enbaxadorea

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Ramiz Hasanov Azerbaijango Errepublikak Espainian duen enbaxadorea hartu du gaur bere bulego ofizialean, Pustakhanim Aghazada enbaxadako idazkariarekin, Narmin Mehtiyeva ekonomia gaietako adituarekin eta Ignacio Galañena ATP Iluminación enpresako Ekialde Hurbileko ordezkarekin batera.

 

Protokolozko topaketa hau enbaxadorea egunotan Nafarroara egiten ari den bisitaren baitan kokatzen da, izan ere, hainbat erakunde eta entitatetako arduradunekin bilerak egiten ari da Azerbaijanen egungo garapen ekonomikoa, negozioak egiteko aukerak eta Foru Komunitatearekin harremanak estutzeko aukera ezagutarazteko.

 

Enbaxadoreak Nafarroako Parlamentuko Ohorezko Liburuan sinatu ondoren, lehendakariak Nafarroako Gorte zaharren hautestontziaren erreplika bat eman dio opari gisa.

 

Lehendakariarekin izandako elkarrizketaren ondoren, Unai Hualdek Julia Alvarez Aretora lagundu du Azerbaijango enbaxadorea eta bertan, Maite Esporrín lehen lehendakariordearekin, Yolanda Ibáñez lehen idazkariarekin, Adolfo Araiz bigarren idazkariarekin eta Ainhoa Unzu (PSN), Laura Aznal (EH Bildu), Pablo Azcona (Geroa Bai), Irene Royo (PPN), Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (talde mistoa) bozeramaileekin bildu da.