Politikari laguntzea, Claret Larraonako ikasleen eta parlamentarioen arteko hurbiltze jardunaldiko helburua bete da
Ikasketa eta Zerbitzu proiektu baten baitan pasa den maiatzaren 31n ospatutako jardunaldiaren emaitzak aurkeztu dira
Claret Larraona ikastetxeko ikasleek gaur arratsaldean Politikari laguntzen! ekimenaren ondorioak aurkeztu dituzte, pasa den maiatzaren 31n Ikasketa eta Zerbitzu proiektu baten baitan ospatutako jardunaldia. Bertan, Claret Larraona ikastetxeko DBH 4. Mailako ikasleek Parlamentua ezagutzeko aukera eta Osoko Bilkura batean egoteko aukera izateaz gain, Ganberan ordezkaritza duten taldeetako 40 parlamentariorekin bakarka hitz egiteko aukera izan zuten.
Eduardo Ortizek, ikastetxeko irakasleak eta proiektuaren arduradunak gidatu du ekitaldia, eta eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei eduki duten jarrera baikorragatik. Azaldu du proiektuaren helburua politikaren inguruan dauden aurreiritziak ezabatzea izan dela, hau da, politikaren inguruan dagoen irudi txarra aldatzea.
Ainhoa Aznárez Igarzak, Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, eskerrak eman dizkio ikastetxeari baita proiektuaren arduradunari ere “Nafarroako Parlamentuan dauden pertsonek euren lana arduraz, esfortzu izugarriarekin eta Nafarroako herritarrentzat lan egiteagatik egiten dutela” erakusteko aukera emateagatik.
Aznarezek adierazi du politikariak “kontziente izan behar direla pertsonen bizitza egunero Parlamentuan hartzen diren erabakiekin lotuta dagoela”, eta kontzeptu hau ahazten bada, “hiritarrengatiko deskonexioa, urruntasuna eta irudi txarra” zabaldu daitekeela.
Clara eta Patricia ikasleek, ikus-entzunezko euskarrien bitartez, proiektua nola garatu duten azaldu dute, baita bete beharreko helburuak eta ateratako ondorioak ere. Azaldu dute euretako gehienek politikarien inguruko irudi txarra zutela, eta proiektuari esker “aukera izan dutela pertsonak pertsonalki ezagutzeko baita atzean dagoen lana ikusteko ere”.
Ezagutzaren garrantzia azpimarratu dute, politikariek egiten duten lana ezagutzearena, benetan horri buruz hitz egin eta iritziak emateko. Ondorioztatu dute konfidantza ezinbestekoa dela, baita orokortasunetan erortzeak arrisku handia duela. Gainera, azaldu dute kritika “eraikitzaileak oso garrantzitsuak direla”, eta politikari behar duen balioa eman behar zaiola.
Amaitzeko, tertulia bat egin dute Alain Ceballos, Ibai Marro, Alba Jordán eta Victoria Maiza ikasleen eta Koldo Martínez (Geroa Bai), Javier Esparza (UPN), María Chivite (PSN) eta Bakartxo Ruiz (EH Bildu) parlamentarien artean, Javier Lorente kazetariaren gidaritzapean, eta proiektuaren baitan bizitako esperientzia pertsonalak elkarbanatu dituzte, baita ondorioztatutako ideiak ere.
Ekitaldia 18:00etan ospatu da Parlamentuko Erabilera Anitzeko Aretoan, eta parlamentari gehienak bertaratu dira, baita Claret Larraona ikastetxeko ikasle eta familiak. Gainera, Hezkuntza kontseilaria ere etorri da, NUPeko errektorea, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria, Estatuko Hezkuntza Ikuskaritzako kideak eta Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Unibertsitateko ordezkariak ere bai.