Noiz argitaratua Asteazkena, 2025.eko Martxoak 26

Premiatzen da 2025-2029 bosturtekoaren oinarri-urtearen negoziazioan ken dadin Estatuak onetsitako zor-kentzea

Ekonomia eta Ogasun Batzordeak onetsi du. 2025eko martxoaren 26an

1.- NafarroakoParlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio 2025-2029 bosturtekoaren oinarri-urteko negoziazioan, Estatuaren zorren interes eta amortizazio-kuotak Foru Komunitateak bere gain hartu gabeko kargatzat jotzeari dagokionez, horien zenbaketatik kanpo utz daitezela Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluak 2025eko otsailaren 26an hartutako erabakiaren ondorioz sortzen ahal diren kopuruak; erabaki horren bidez, onetsi zen Estatuak bere gain hartuko zituela araubide erkideko autonomia-erkidegoen zorraren 83.352 milioi euro, oinarri-urte horretarako zein zorra bere gain hartze horren eraginpean egoten ahal diren urteetarako.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Ogasun Departamentuak neurri haiek jorra eta proposa ditzan, zeinek zor-presioaren lasaitzea ahalbidetuko baitute eta gure aurrekontu-ahalmena hobetuko baitute; horretarako, aldebikotasunez iritsi beharko dira Nafarroaren eta Estatuaren arteko akordio egokiak.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroaren foru-araubidea aldezten eta defendatzen du, eta errespeturik handiena azaltzen dio Koordinazio Batzordeari, Hitzarmen Ekonomikoaren aplikazioan Espainiako Gobernuaren eta Nafarroako Gobernuaren elkarlan egokia bermatzen duen organo bat den aldetik.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. eta 2. puntuak PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin-ek aldeko boza emanda eta UPN, PPN eta Talde Mistoak aurkako boza emanda onetsi dira.

3. puntua PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta UPN eta Talde Mistoaren aurkako botoekin onetsi da.