Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 17
Senatuari eskatzen zaio trafikoaren eskumena bere gain hartzeko Lorafna aldatzeko Nafarroako Parlamentuaren borondatea errespeta dezan
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko urriaren 17an
1.- Ganberak Senatua eta bertako talde parlamentarioak premiatzen ditu Nafarroako Parlamentuaren gehiengoaren borondatea errespeta dezaten, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa aldatzearen alde agertu baitzen.
2.- Gorte Nagusietako talde parlamentarioei eskatzen zaie epeak luzatu gabe egin dezaten horri buruzko bozketa, albait azkarren bete dadin gure autogobernua, trafikoaren eskumena Nafarroari eskualdatzeari dagokionez.
Geroa Bai TPak aurkeztu du.
UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta PPN eta Voxen aurkakoekin onetsi da.