Unai Hualde Nafarroako fiskal nagusi berriaren kargu-hartzean izan da
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Jaime Goyena Nafarroako fiskal nagusi berriaren kargu-hartzean izan da gaur eguerdian. Iruñeko Justizia Jauregian egindako ekitaldian, halaber, Foru Komunitateko lehen agintariek parte hartu dute.
Goyenak bere hitzaldian adierazi duenez, "XX. mendeko ordenamendu juridikoak oinarrizko eskubideen defentsan oinarritzen baziren, gaur egun askoz ere eremu konplexuagoetan aurrera egiten dute, hala nola benetako berdintasuna finkatzean edo iraultza digitalaren ondorioz jaiotako eskubideak babestean".
Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusia 22 fiskalek osatzen dute. Fiskal nagusia da haien burua.
Fiskaltzak Iruñean du egoitza. Tuteran lurralde-atal bat du, eta lau fiskal aritzen dira bertan. Gainerako fiskalak bezala, Tuterakoak fiskal nagusiaren menpean daude zuzenean.
Fiskalaren eginkizun nagusia da justiziaren ekintza sustatzea, legezkotasuna, herritarren eskubideak eta legearen babespeko interes publikoa defendatzeko. Laburbilduta, inpartzialtasun osoz legezkotasuna defendatzea du eginkizuna.