Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Abenduak 15

Unai Hualde Zabimullah Karimullah-rekin (abuztuan 14lawyers GKEari esker  ihes egitea lortu zuen Afganistango Estatuko fiskal nagusiarekin) elkartu da

Errefuxiatu afganiarrak, zeina bere herrian Giza Eskubideen Behatoki bat sustatzeko babesa bilatzen ari baita, alerta jo du abokatuek, epaileek eta fiskalek bizi duten egoera dela-eta, “talibanen errepresaliak pairatzeko arriskuan” baitaude

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Zabimullah Karimullah-rekin elkartu da gaur. Afganistango fiskal nagusi izandakoak handik ihes egin zuen abuztuaren 23an,14lawyers GKEaren laguntzarekin, talibanek boterea hartu zutenean.

 

Bileran, zeinean Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santos ere egon baita, Zabimullah Karimullah-k lehendakariari azaldu dio kezkatuta dagoela; izan ere, Afganistanen giza eskubideak halako moduan urratzen dira non inorentzat ere ez baita ona sentsazioa. Gure plantillan, adibidez, % 23 emakumeak ziren, baina une honetan emakumeak ezin dira ez lanera ez eskolara joan. Talibanek probintzia bakar bat menperatzea lortu ez duten 20 urteen ondoren, zaila da jakitea nola lortu duten herrialdea mendean hartzea”.

 

Bere familiarekin Espainian errefuxiatutako jurista afganistandarrak inplika daitezen eskatu die Nafarroako Parlamentuari eta, oro har, nazioarteko erkidegoari, zertarako eta bere herrian mendebaldeko demokrazien pareko zuzenbide estatu bat berrezartzen laguntzeko. 

 

“Presioa egin beharra dago, akordioak nola edo hala lortu eta gobernu inklusibo bat eratzeko. Talibanak nazioarteko erkidegoan ordezkaritza izateko desiratzen daude; beraz, garrantzitsua da eraitea oinarrizko eskubideak eta askatasunak errespeta ditzaten”.

 

Halatan, Zabimullah Karimullah-k adierazi du beharrezkoa dela “Afganistanen Giza Eskubideen Behatoki bat sustatzea, ezinbestekoa delako eskubide-urraketa guztiak dokumentatzea eta erregistratzea, gero erantzukizun penalak eskatu ahal izateko nazioarteko auzitegietan”.

 

Azkenik, Zabimullah Karimullah-k alerta jo du Afganistango juristek, abokatuek, epaileek eta fiskalek bizi duten egoera dela-eta, “talibanengandik eta krimen antolatuarengandik ezkutatuta eta errepresaliak pairatzeko arriskuan” baitaude. Izan ere, sektore hori asko nabarmendu da azken 20 urteotan giza eskubideen eta estatu demokratikoaren alde azaldu delako. Arriskuan daude, eta lehenbailehen atera beharko genituzke handik”.

 

Unai Hualdek, berriz, Zabimullah Karimullah-ren bisitaren eta iragan ostiralean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu izanaren arteko paralelismoa ezarri du, “erreibindikatu beharreko eguna baita hori; kasu honetan, Afganistan gogoan.  Giza eskubideak aldarrikatzen ditugu, esaterako, Afganistanen lanik egin ezin duten emakumeentzat edo azken hilabetotan hil dituzten Zabimullah Karimullah-ren lankide juristentzat”.

 

Jarraian,  Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeko talde parlamentarien ordezkaritza bat Zabimullah Karimullah-rekin elkartu da, eta arratsaldean, 19:30ean, jendaurreko hitzaldi bat emanen du Legebiltzarreko erabilera anitzeko aretoan.

 

14lawyers GKEa testuinguru politiko, ekonomiko eta sozial zinez zailetan giza eskubideen alde lan egiten duten abokatuei babesa ematen dien erakundea da.

 

Afganistango fiskal nagusi Zabimullah Karimullah-rekin batera honako hauek egon dira: 14lawyers GKEaren lehendakari Ignacio Rodríguez, GKE horretako kide eta Espainiako Armadaren Afganistango lehen interprete Abdullah Noori Nooristani eta SOS Afganistan kanpainako arduradun Peio Goiatxe, Silvia Arrastia eta Azizulah Sultani.