Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua eskola-materialaren gaineko BEZaren igoera bertan behera utz dezaten premiatzen dituen mozioa onetsi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Nabai-k, Bildu-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, Espainiako Gobernua “eskola materialaren gaineko BEZaren igoera, 20/2012 Errege Lege Dekretuan aurreikusia, bertan behera utz dezan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.
Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako hurrengo aurrekontu orokorretan kontusail bat sar dezan, eskola materialerako laguntza-programa bat sortze aldera errenta txikia duten eta/edo langabezian dauden familientzat”. SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek haren alde bozkatu dute, PPNk eta atxiki gabeko bi parlamentariek ez dute bozkatu, eta UPNk haren aurka bozkatu du.
Mozioak hirugarren atal bat zuen, SNren eta I-Eren botoekin izan ezik beste guztienen botoekin bazter geratu dena. Bertan, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) eskola materialarengatik kenkari bat ezartzera, 600 euroko mugarekin”.
Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak “aukera berdintasunen” printzipioa urraturik egin diren “murrizketa sakonak” gaitzesten ditu, bi gobernuen hezkuntza politika ezaugarri direla irizten du eta “BEZaren 17 puntuko igoeraren ondorioz luxuzko ondasun bihurtu den oinarrizko eskola materialerako lortzea ez zailtzearen” alde egiten du.
Ildo horretan, proposatu duen taldeak UNESCOren aholkuak oroitarazten ditu, zeinak eskola materialaren doakotasuna lortzeko lan egitera bultzatzen duen, derrigorrezko eskolatzearen “ondorio natural eta beharrezkoa” baita.
· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 77. zk., 2012-09-28koa)