Landa Garapeneko Batzordeak bisita egin die Sakanako esne sektoreko bi abeltegiri
Parlamentuak esne sektorearen aldeko apustua berretsi du, eta garapen jasangarri eta egituratzailea ahalbidetuko duen abeltzaintzako ekoizpen ereduaren aldeko bere erronka azpimarratu du
Nafarroako Parlamentuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Batzordeak gaur bisita egin die, Geroa Bai talde parlamentarioak eskatuta, esne sektoreko bi abere-ustiategiri: Etxeberriko SAT Lacturaleri eta Etxarri Aranazko SC Barandalla-Fernandinori.
Batzordeko kide hauek joan dira: Luis Casado, Carmen Segura, Begoña Ganuza (UPN talde parlamentarioa), Unai Hualde, Patxi Leuza (Geroa Bai talde parlamentarioa), Dabid Anaut (Bildu talde parlamentarioa), Rubén Velasco (Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioa) eta Inma Jurío (PSN talde parlamentarioa).
Bisitaren helburua, Unai Hualdek azaldu duenez, Foru Komunitateko esne sektorearen egoeraz eta Sorian abeltegi erraldoi bat kokatzeak sortuko lituzkeen arriskuez interesa agertzea izan da. Gainera, Nafarroako Parlamentuak berretsi nahi izan du garapen jasangarri eta lurralde-egituratzailea lehenesten duen abeltzaintzako ekoizpen ereduaren aldeko apustua.