Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Martxoak 7

Baztertu egin da Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa Nafarroako Ubidearen bigarren fasea bere osotasunean eta fase bakar batean eraiki zezan

Mozioaren asmoa den Erriberara kalitatezko ura hel zedin nekazaritza-elikagaien enpresak hornitzeko eta aurreikusitako 21.500 hektarea ureztatzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat atzera bota du gaur, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatu nahi zen“apustu egin zezan Nafarroako Ubidearen bigarren fasea, bere osotasunean eta fase bakar batean, eraikitzearen alde, hartara 21.500 hektareetarako ureztatzea, erabilera industriala eta ahoko uraren kontsumoa bermatzeko, ahal den emari handiena hartuz, segundoko 20 metro kubikoko gutxienekotik abiatuta”.

 

Baztertutako ebazpenak bigarren atalean Foru exekutiboari dei egiten zion“Canasako Administrazio Kontseiluan defenda zezan Nafarroako Ubidearen bigarren fasea jarduketa bakarrean eta une oro ahoko ura bermatzen duen eraikuntza-moduan eraikitzea biltzen duen aukera”.

 

Gainera, PPNren eskariz, Nafarroako Gobernua behartzen zen “irizpide teknikoak eta ez politikoak edo soilik ekonomikoak erabil zitzan Canasako Administrazio Kontseiluan, modu zalantza gabean planteatuz Nafarroako Ubidearen bigarren faserako kondukzio bikoitzak dauzkan onurak”. UPN eta PPren babesa soilik eduki du atal honek.

 

Horrez gain, Foru exekutiboari dei egiten zzitzaion “berriz ere aktiba zezan, erabakitasunez, Ubidearen lehen fasearen amaiera, obra osatzea bideratuko duena, harik eta hura egiazki errentagarri egin arte eta Canasa sozietate publikoari funtsak zuzkitu arte”. PSN puntu honetan abstenitu egin da.

 

Azkenik, eta hau ere PPNren eskariz, eskatzen zen“erabaki hau Nafarroako Gobernuari helaraz zekion, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez”. UPN, PSN eta PPNren aldeko botoak ez dira nahikoa izan aurrera eramateko.

 

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak argudiatzen du “behin proiektua definituta, Erriberarekiko konpromisoa erakusketako garaia dela, eta horretarako ezinbestekoa dela lurpeko bi hodien obrak batera egitea, alde ekonomikoa ez baita esanguratsua eta aldiz, 10.000 hektarea ureztatzearen edo 21.500 hektarea ureztatzearen artean alde handia dago”.

 

Hala, ohartarazten da obra bi fasetan egitea “Erriberarendako galga bat izanen litzatekela, edateko kalitatezko ura behar duelako, bai eta nekazaritza-elikagaien enpresak hornitzeko ere”.