Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Urtarrilak 7

2020ko urtarrilaren 7ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEARTEA, URTARRILAK 7– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –asteartea, urtarrilak 7–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

-Nafarroako 2018ko Kontu Orokorrei buruzkoa.

- Indarraldia luzatzekoa abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legeari, 2017-2019 aldirako toki inbertsioen plana arautzen duenari. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Urtarrilaren 31ko 12:00ak arte luzatzea Ingurumenean Eragina Duten Jarduerak Arautzeko Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Osasun laguntza espezializatuko itxaronaldien bermeei buruzko uztailaren 2ko 14/2008 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamenaren gainekoa.

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Landa-eremuetako Emakumeen Estatutuari buruzko Foru Lege proposamenaren gainekoa.

- Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen duena. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Lurralde Kohesiorako Departamentuak itzaleko bidesarien alorrean darabilen politika orokorrari eta azpiegiturak finantzatzeko sistema horrek Nafarroako kontu publikoetan dituen ondorioei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Galdetzekoa zer politika orokor darabilen Hezkuntza Departamentuak unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-mailetako hezkuntza-baliabideen antolamendua eta eskola-antolamendua direla-eta. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten xehakatu bat presta dezan elurte handien kasuan sortzen diren arazoei eta hartu beharreko neurriei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da jaioberrien screening hedatua ezar dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Azagran DBHI berri bat eraiki dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da N-113 errepidea aldatzeko proiektu bat urgentziaz taxutu eta exekuta dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da geldiaraz dezan esparru-akordioa lizitatzeko prozesua, eta zuzenean eta baliabide berekien bidez eman dezan etxeko errehabilitazioa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da alda dezan azaroaren 13ko 102/2017 Foru Agindua, Hezkuntza kontseilariarena, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean eskola-garraioaren antolaketa eta funtzionamendua eta eskola-jantokirako banakako laguntzak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da indartu dezan ospitaleratuta dauden edo etxeko arreta behar duten ikasleei laguntza emateko programa, 3tik 6 urtera bitarteko zikloa barne. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Erretiratzea Osasuneko kontseilariaren agerraldia, zeinaren helburua baitzen azaltzea legegintzaldiko lehen urte honetan Osasuneko Departamentuak gobernu onari eta gardentasunari dagokienez hartutako konpromisoak. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informatzekoa Nafarroako toki-merkataritza bultzatzeko garatuko dituen lan-ildoei buruz eta jakitekoa ea zein diren egin beharreko urrats zehatzak, sektore horretan gertatzen ari diren autonomoen bajak geldiarazten saiatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal dezan zein egoeratan dauden eta zer jarduketa aurreikusten diren honako hauetan: N-160 errepidearen (Corella-Tutera) Tuterarako sarbidean, zehazki A-68 autobidera sartzeko biribilgunetik Narangel etorbidean sartzeko biribilgunera bitarteko tartean, eta N-121-C errepidearen (Tarazona-Tutera) Tuterarako sarbidean. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- NASUVINSAko kudeatzailearena, jakinaraz dezan zer gai jorratu ziren Tafallan poligono berri bat ezartzeko aukerei buruz herri horretan eginiko bileran. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, informa dezan jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoko zuzendaria izendatzeko proposamenaz. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariarena, Nafarroako Hezkuntza Sistemaren gaineko txostena azal dezan. Nafarroako Eskola Kontseiluko Manuel Martín Iglesias jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Foruzaingoaren zerbitzuaren gaineko diagnostikoa azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- NICDO enpresa publikoko zuzendari kudeatzailearena, azal dezan zer dela-eta Los Arcos Motorsport (LAMS) merkataritza-enpresak uko egiten dion Nafarroako Zirkuitua kudeatzen jarraitzeari. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, informa dezan Nafarroan gizarteratze-enpresen sorkuntza eta finantzaketa arautzen dituen foru dekretu berriari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Ikasketa eta zerbitzu solidariorako Nafarroako Sarearen ordezkariekin, azal ditzaten orain arte egindako lana eta zer konklusio atera diren Ikasketa eta Zerbitzuari buruzko XII. Estatu Biltzarrean. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- ASAFRE (Asociación de afectados por las riadas del Ebro) elkartearen eta UAGN sindikatuaren ordezkariekin, Ebro ibaia garbitzearen urgentziari buruz informa dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Barañaingo Udalaren eta Alaitz BHIko hezkuntza-erkidegoaren ordezkariekin, azal dezaten zer premia dituzten espazio berrietarako eta eraikuntza-egokitzapenetarako, halako moduz non irakasle-lana kalitate-berme handienekin egiten ahalko baita. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Sustrai Erakuntza Fundazioaren ordezkariekin, AHTari buruz egin duen azken txostena aurkez dezaten. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Noain-Elortzibarko alkatearekin, Imarkoainen hondakinak tratatzeko zentro bat eraikitzeko asmoz udalez gaindiko plan sektorialaren izapidetzeak dituen eraginak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Izapidetzeko onartu da Navarra Suma talde parlamentarioak aurkezturiko proposamen bat, jarduera ekintzaileak abiarazteko administrazio-prozesuak arindu eta hobetzeko lantalde bat sortzekoa.

 

AHOZKO GALDERAK:

- LGTBI kolektiboarendako arreta-zerbitzuaren kalitatea bermatzeko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- 2018an zerga-iruzurraren aurkako borrokan detektatutako kopurutik egiazki bildu den diru-zenbatekoari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Esnearen Mahairako deialdiari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Bikote egonkorrei eragiten dien Foru Berriaren aldaketari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Erriberan lanpostuen behin-behinekotasunari aurre egiteko hartu beharreko neurriei buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Azkoiengo oinarrizko osasun barrutian osasun-arreta egokia bermatzeko ezarri behar diren neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Pitillasko kontsultategiko oinarrizko osasun-laguntzako ordutegia dela-eta hartu beharreko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Herrigunean segurtasun- eta irisgarritasun-arazoak dituzten herrietako ikasleendako eskola-garraioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Herritarren segurtasuneko zein drogaren aurkako jarduketak atzerritarren kontrolarekin uztartzen dituzten operazioetan Foruzaingoa elkarlanean aritzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Los Arcosko zirkuituaren finantza-egoerari eta instalazio horren etorkizuneko kudeaketari buruzko aurreikuspenaren gainekoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko geltokietan tren-txartelak saltzeko leihatilak ixteari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Foru Berrian xedatutakoaren arabera izatezko bikoteen erregistroa eratzeari buruzkoa eta araudi berria onetsi aurretik eratuak izanik 2019an eskritura publikoa egin ez duten bikoteetan araudi horrek duen eragin fiskalari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.

- Nafarroa 5G teknologiatik kanpo geratu izanaren arrazoiei eta hartu beharreko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Adinekoentzako egoitza edo eguneko zentro batean toki publiko bat eskuratzeko itxarote-zerrendari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen lehen eraikuntza-faseko Arga 4 proiektuaren egoerari eta kontratu-aldaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Euskal Autonomia Erkidegoaren estatutu berria garatzeaz orain arte ezagutzen diren lan-agiri guztietako artikuluetan Nafarroako Foru Komunitatea sartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Eskaria, epea luzatzekoa Nafarroako Gobernuaren eta Suteak Itzaltzeko Zerbitzuetarako Hitzarmenen Kudeatzailearen arteko lankidetza-hitzarmenari buruzko galderari erantzuteko. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak aurkeztu du.

- Nafarroako enpresek azken 15 urteetan aitortutako enpresa-galeren guztizko kopuruari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Atletismoa pista estalian egin eta horretan entrenatzea ahalbidetuko duten azpiegiturak eraikitzeko aukera ezberdinen kostuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izateko lan-eskaintza publikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Aberaste bidegabearen egoeran dagoen “San Juan de Dios Ospitalearekin itundutako zerbitzuak” izeneko kontratuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren 2020ko fiskalizazio programa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Vianako Udalaren 2018ko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Erriberriko Udalaren 2018ko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Murchanteko Udalaren 2018ko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Martzillako Udalaren 2018ko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2019ko abenduaren 11koa, zeinaren bidez hautatzen baitira Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko batzordean Nafarroako Foru Komunitateak izanen dituen ordezkariak eta bertako aholku-emaile iraunkorrak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontratazio Publikoko Batzordearen 2018ko jarduera-oroitidazkia.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dute Nafarroako Kontseilurako kontseilukide baten hautaketa, Socorro Sotés Ruiz andreak karguari uko egitearen ondoriozkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Diputatuen Kongresuko Mahaiaren erabakia, 2019ko abenduaren 13koa, zeinaren bidez Konstituzio Batzordeari igortzen baitio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, Nafarroako Zerga Ogasunaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien arteko hitzarmena, fakturazio- eta kobrantza-sistemak kontrolatzeko tresnak aztertu eta ezartzeko Ticketbai/TicketsiBai Proiektua garatzekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 1. artikuluaren (1.c eta 2.g apartatuak) eta 11.7, 23.3, 24 eta 27.1 artikuluen aurka Gobernuko lehendakariak aurkeztutako 4956-2019 konstituziokontrakotasun errekurtsoari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2019ko abenduaren 27koa, zeinaren bidez betearazpen-arauak ematen baitira 2019ko Aurrekontu Orokorrak 2020ko ekitaldirako luzatzea antolatzeko.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiaren eta Nafarroako Ahal Dugu-ko parlamentarien idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitute buka dadila Ahal Dugu talde parlamentarioari esleituriko IX. Legegintzaldiko diru-laguntzei buruzko espediente ekonomiko-administratiboa.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erabat errefusatzen baitu emakume batek Orkoienen jasandako sexu erasoa, biktimari elkartasuna adierazten baitio eta bat egiten baitu mugimendu feministak antolatzen dituen protesta ekitaldiekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“1. Nafarroako Parlamentuak erabat errefusatzen du pasa den azaroan zenbait gizonek emakume bati Orkoienen eta Iruñean eginiko sexu erasoa.

2. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta aldekotasuna agertzen dizkie aipatu sexu erasoaren biktima izandako emakumeari eta haren familiari.

3. Nafarroako Parlamentuaren ustez, sexu batek bestea menderatzearen adierazgarririk gorena da sexu-indarkeria, bai eta emakumeen integritatearen eta askatasunaren aurkako atentatu handi bat ere.

4. Nafarroako Parlamentuak irmoki errefusatzen du emakumeen aurkako indarkeria oro, indarkeria matxista modu ororekiko tolerantziarik batere ez duela izanen adierazten du eta indarkeria mota hori desagerrarazteko, segurtasuna hobetu eta emakumeek edozein ingurunetan askatasuna erabat baliatzeko lan egiteko konpromisoa agertzen du.

5. Nafarroako Parlamentuak herritarrei gonbit egiten die ez daitezen ezer egin gabe gelditu emakumeen aurkako indarkeriaren eta erasoen aitzinean, eta emakumeek beren harremanei, gorputzari eta sexualitateari buruz erabakitzeko eskubidea dutela erreklamatzen du.

6. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Iruñean egiten diren deialdiekin eta komunikatuekin eta Orkoienen urtarrilaren 6rako eginiko deialdiarekin, eta herritarrei dei egiten die mugimendu feministak deitzen dituen protesta-ekitaldietan parte har dezaten.

7. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Foruzaingoa zoriontzen du hain azkar eta modu eraginkorrean jarduteagatik; izan ere, sexu erasoaren ustezko egileak epailearen esku uztea lortu du”.

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berresten baitu LGTBI kolektiboari agertutako aldekotasuna, jarrera eta portaera homofoboak errefusatzen baititu eta elkartasuna adierazten baitio Koldo Martinez senatariari. PSN, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“1. Nafarroako Parlamentuak bere aldekotasuna agertzen dio LGTBI+ kolektiboari, eta LGTBI+ pertsonek halakoak izate hutsagatik pairatzen duten askotariko bazterkeriak desagerrarazteko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, bai eta neurriak hartzekoa ere, pertsona guztien egiazko berdintasun eraginkorra lortzeko bidean aurrera egiteko, alde batera utzita haien sexu-orientazioa eta sexu- edo genero-identitatea.

2. Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen ditu jarrera eta portaera homofoboak, uste baitu onartezinak direla eta erakusten dutela oraindik lan handia dugula egiteko sentsibilizazioaren eta kontzientziazioaren bidean.

3. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten dio Koldo Martínez Urionabarrenetxea senatari autonomikoari, duela gutxi jasan duen eraso homofoboa dela-eta”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztua, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Estatuko erakundeak aldezten baititu eta indar politiko eta erakunde guztien konpromisoa agertzen baitu ebatzi gabeko kasu ugariak argitzeko.

Adierazpenaren alde bozkatu dute Navarra Sumak eta PSNk, eta aurka, berriz, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak.

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Estatuko erakundeak aldezten dituela eta haiekin argiro identifikatzen dela, bera bezala haiek ere 1978ko Konstituzioa onetsi zenetik gure herrialdean sorturiko Zuzenbide Estatuaren konpromiso sozial eta demokratikotik sortuak baitira.

4. Nafarroako Parlamentuak EH Bildu formazio independentistari eskatzen dio sar dadin behingoz historian eta ETA talde terroristaren krimenak errekonozi eta kondena ditzan.

5.- Nafarroako Parlamentuak indar politiko eta erakunde guztien konpromisoa agertzen du oraindik ebatzi gabeko kasu ugariak argitzen laguntzeko.

 

Adierazpenak bazituen beste hiru puntu, onartu ez direnak, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkako botoa eman baitute. Puntu horiek honakoa zioten:

“1. Nafarroako Parlamentuak, nafarren borondate demokratikoaren bidez eraturiko erakundea den aldetik, irmoki errefusatzen ditu Mertxe Aizpurua diputatuak iragan urtarrilaren 5ean inbestidura-saioan esandakoak. Izan ere, haren hitzak Estatuko erakundeen aurkako eraso justifikaziogabea dira: bereziki, espainiarrok dugun Zuzenbide Estatuaren aurkakoa, gure herrialdean indarrean dauden eskubide eta askatasunak kokatzen dituen Konstituzioaren aurkakoa, eta Estatuko erakundeen ordezkari gorena den Felipe VI.a erregearen aurkakoa.

2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Diputatuen Kongresuari protestarik irmoena helarazteko EH Bilduko diputatuaren adierazpenak direla-eta, eta Kongresuko lehendakariari eskatzen dio bidezkoak diren neurriak har ditzan halakorik berriro ez gertatzeko.

6. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die ETAren biktima guztiei, eta bat egiten du bai diputatu abertzaleak esandako hitzek bai hautagaiak bere ihardespen-txandan erantzun ez izanak eragin ahal izan duten atsekabe sakonarekin”.