2020ko martxoaren 27ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –OSTIRALA, MARTXOAK 27– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –ostirala, martxoak 27–, 11:30ean, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
1.- Mahaiak foru lege proiektu gisa eta presako prozeduraz izapidetzeko onartu ditu gaur Osoko Bilkurak baliozkotu dituen 1/2020 Foru Lege-dekretua, martxoaren 18koa, eta 2/2020 Foru Lege-dekretua, martxoaren 25ekoa, biek premiazko neurriak onesten dituzte koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Foru lege bihurtzeko eztabaida datorren apirilaren 3ko Osoko Bilkuran eginen da, 09:15ean.
2.- Mahaiak COVID-19 koronabirusari aurre egiteko kontigentzia-planaren baitan hartutako ohiz kanpoko euste-neurriak apirilaren 13ra bitarte luzatzea –luzatzeko aukerarekin- erabaki du. Berrikuntza gisa, Foru Araubideko Batzordeak astero bilkura bat egitea onetsi du, Nafarroako Gobernuaren eta talde parlamentarioetako eledunen arteko hartu-emanari eusteko Gobernua kontrolatzeko eginkizunaren esparruan (Osoko Bilkuren aretoan, Streaming bidez), edozein kasutan ere koronabirusak eragindako krisi sanitarioaren arloan.
Gogoratuko denez, hilaren 16an Parlamentuak eraikina eta haren zerbitzu guztiak itxi zituen, baita lan parlamentarioak murriztu ere. Lan horiek Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkuretara eta beste legebiltzar-organo batzuen bilkura zehatzetara mugatu zituen —azken horiek, betiere, atzeraezintzat jotzen diren premiazko arrazoiengatik badira—. Nolanahi ere, bilkura horien segurtasuna bermatu beharko da, osasun-agintarien gomendioekin bat etorriz.
3.- Mahaiak telelana ezartzea erabaki du, martxoaren 30etik aurrera, ahal den neurrian Nafarroako Parlamentuko langile guztientzat.