Pleno del 2020.eko Azaroak 12

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
54
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 12 azaroa, 2020 - 09:15 -tik 15:30 -ra

1. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ebaluazio bat egin dezan Nafarroako Foru Komunitatean norberak hautemandako osasunaren narriadurari eta pandemia-egoeraren ondorioz ondoez psikologikoaren eta emozionalaren sintomak agertzeari buruz. (Ansa Ascunce, Ana Isabel) 10-20/MOC-00119

2. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da erkidegoko prebentzio-ekintzaren lana sustatu eta babes dezan. (Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-20/MOC-00122

3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da babes-material egokia eta kalitatezkoa eman diezaien pertsona kalteberei. (Ibarrola Guillén, Cristina) 10-20/MOC-00127

4. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Diputatuen Kongresua premiatzen dira berma dezaten irakaskuntza gaztelaniaz eta kasuan kasuko lurraldeetan koofizialak diren gainerako hizkuntzetan jasotzeko eskubidea, gaztelania lurralde nazional osoan komunikazio-hizkuntzatzat har dadin, eta gainerako hizkuntza koofizialak ere halakotzat har daitezen dagozkien lurraldeetan. (Iriarte López, Iñaki - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-20/MOC-00128

5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturaren sektoreko jarduerak susta ditzan. (Nafarroako Alderdi Sozialista) 10-20/MOC-00130

6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da diseina ditzan gizon helduei zuzendutako indarkeria matxistei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpainak. (Aznárez Igarza, Ainhoa) 10-20/MOC-00131