Junta de Portavoces del 2021.eko Martxoak 29

Legislatura: 
Número de sesión: 
110
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Astelehena, 29 martxoa, 2021 - 10:00

1. FORU LEGE PROIEKTUAK

1.1. Legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa (Nafarroako Gobernua) 10-20/LEY-00018

2. FORU LEGE PROPOSAMENAK

2.1. Foru lege proposamena, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 68. artikulua aldatzen duena (Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/PRO-00006

3. INTERPELAZIOAK

4. MOZIOAK

4.1. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ikastetxeen autonomia errespeta dezan, PAItik irteteko eskaera egiten duten ikastetxeei programatik irteteko prozesua erraztuta. (EH Bildu Nafarroa) 10-21/MOC-00065

4.2. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere egin ditzan hitz egiten diren lurraldearen zati batean edo lurralde osoan ofizialak ez diren hizkuntza berekiak ofizialak izateari dagokionez Diputatuen Kongresuak 2021eko martxoaren 9an onetsitako erabakia eta gutxieneko akordioa. (Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/MOC-00066

4.3. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da lege baten bidez mugatu dezan etxebizitzen alokairuaren prezioa. (Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/MOC-00067

5. AGERRALDIAK

5.1. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren agerraldia, 180 amari administrazioaren isiltasuna dela-eta itzuli beharreko PFEZeko atxikipenak itzultzeari buruz informa dezan. (Nafarroako Gobernua) 10-21/COM-00051

5.2. Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren agerraldia, osasunaren zenbait arlori dagokionez migratzaileen curriculumak direla-eta egiten den kudeaketari buruz informa dezan eta prozesuaren balorazioa egin dezan, Administrazioaren kontratazioarena barne (Esparza Garrido, Jorge) 10-21/COM-00052

5.3. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren agerraldia, Nafarroako Gobernuaren bulego berriak (Larrialdiak eta Segurtasuna Koordinatzeko Zentroa) paratzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialari buruz informa dezan. (Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Podemos Ahal Dugu Nafarroa) 10-21/COM-00053

5.4. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren agerraldia, AUDENASArentzako konpentsazioak direla-eta Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiei eta jarduketei buruz informa dezan. (Ramírez Erro, Maiorga) 10-21/COM-00054

5.5. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren agerraldia, AP-15eko deskontu-politika dela-eta Audenasari eman beharreko konpentsazioari buruz informa dezan. (Nafarroako Gobernua) 10-21/COM-00055

5.6. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren agerraldia, Gazteriari buruzko III. Foru Planari buruz (2021-2023) informa dezan. (Nafarroako Gobernua) 10-21/COM-00056

5.7. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren agerraldia, azal dezan Nafarroan nola eginen den Europar Batasunetik kanpoko etorkinei ikasketen baliozkotzearen azkartzea, Unibertsitateetako kontseilarik iragarri duena. (Aznárez Igarza, Ainhoa) 10-21/COM-00057

6. LAN-BILKURAK ETA BISITAK

6.1. Lan-bilkura Barañaingo Herritartasun Gaietarako Eztabaida Foroaren ordezkari batek Eulza Proiektuaren inguruan dauzkaten aldarrikapenak eta proposamenak azal ditzan. (Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/SET-00001

6.2. Lan-bilkura Donejakue Bideko Lagunen Lizarrako Elkartearen ordezkariekin, Erromesen Ospitalea/Udal Ostatuaren kudeaketa eta egoera azal ditzan (Pérez Arregui, Francisco) 10-21/SET-00038

6.3. Lan-bilkura MUTE NAVARRA (Movilización Unida de Trabajadores del Espectáculo) elkartearen ordezkariekin, ordezkatzen dituzten taldeen proiektua, lana eta beharrizanak azal ditzaten. (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/SET-00040

6.4. Lizarrako Erromesen Ospitalea/Udal Ostatura bisita (Pérez Arregui, Francisco) 10-21/VST-00014

6.5. Bisita Errepideen Zainketarako Kontrol Zentrora (García Jiménez, Javier - G.P. Partido Popular de Navarra) 10-21/VST-00015

6.6. Bisita Iruñeko Pilar Gogorcena zentrora (Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Podemos Ahal Dugu Nafarroa) 10-21/VST-00016

7. BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK

7.1. Ehizaren eta arrantzaren arloko legedia aztertu eta analizatzeko ponentzia (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa) 10-20/PON-00002

8. AHOZKO GALDERAK

8.1. Galdera. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Elikagaien Segurtasunaren Ataleko lanpostuei buruzkoa (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/POR-00162

8.2. Galdera. Herritarrentzat Oinarrizko Osasun Laguntza eskuragarri dagoela bermatzeko neurriei buruzkoa. (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/POR-00163

8.3. Galdera. Eutanasia arautzen duen Lege Organikoari buruzkoa (Fanlo Mateo, Patricia) 10-21/POR-00164

8.4. Galdera. Lizarran 2021eko urtarrilaren 19an gertatutako ijitoen aurkako kasuari buruzkoa (Perales Hurtado, Patricia) 10-21/POR-00171

8.5. Galdera. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresengana hurbiltzeko darabilen estrategiari buruzkoa. (Medina Santos, Nuria) 10-21/POR-00172

8.6. Galdera. COVIDaren txertatze-pasaporteari buruzkoa. (Fanlo Mateo, Patricia) 10-21/POR-00173

8.7. Galdera. Mutiloako instalazio berrietan mantenduko diren Refenako langileei eta egiturari buruzkoa. (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/POR-00174

9. GALDERA IDATZIAK

9.1. 2020ko martxoaren 13tik Nafarroako Gobernuak izapidetutako enplegu erregulazioko espedienteen txostenean jasotako datuen bilakaerari buruzkoa. (Aznal Sagasti, Laura - EH Bildu Nafarroa) 10-21/PES-00068

9.2. Arizkun herriko seinaleetan legea betetzeari buruzkoa (Pérez Arregui, Francisco) 10-21/PES-00071

9.3. Espainiako Itzuliaren balantze ekonomikoari buruzkoa (Ramírez Erro, Maiorga) 10-21/PES-00079

9.4. Kulturen arteko Bitartekaritza Zerbitzuaren garapen hobezinerako prozeduren eta estrategien prestakuntza-mintegiari buruzkoa. (Esparza Garrido, Jorge) 10-21/PES-00138

9.5. Nafarroan zenbait autobiatako trafikoaren gaineko datuei buruzkoa. (Ramírez Erro, Maiorga) 10-21/PES-00139

9.6. Nafarroako Hondakinen 2017-2027 aldirako Planeko gordailu, itzulketa eta berrerabilera sistemari buruzkoa. (Araiz Flamarique, Adolfo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/PES-00140

9.7. Gezurren aurkako eta albiste egiaztatuen aldeko ekintza zuzeneko proposamen bat taxutzeari buruzkoa. (Esparza Garrido, Jorge) 10-21/PES-00141

9.8. Etxebizitza babestuen eroslehentasun-eskubideari buruzkoa. (Sánchez de Muniáin Lacasia, Juan Luis - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/PES-00142

9.9. Agoitzen industria-lurzorua erosteari buruzkoa. (Aznal Sagasti, Laura - EH Bildu Nafarroa) 10-21/PES-00143

9.10. Siemens Gamesaren Agoizko industria-instalazioei buruzkoa. (Aznal Sagasti, Laura - EH Bildu Nafarroa) 10-21/PES-00144

10. GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)

10.1. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren arteko hitzarmena, 2021ean Lanbide Heziketa Dualarekin lotutako jarduerak garatzeko. (Nafarroako Gobernua) 10-21/AUT-00001

11. KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA

11.1. Legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa (Nafarroako Gobernua) 10-20/LEY-00018

11.2. Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txostena, “Mendekotasun Legearen Nafarroako ordainketen kudeaketari eta kontrolari buruzko gomendioen jarraipena”ri buruzkoa. (Cámara de Comptos) 10-21/CCO-00005

11.3. Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txostena, “Mélidako Udalaren Territorio Visón programa, erabilera anitzeko eraikinaren kontratua eta erronka solidarioa hitzarmena”ri buruzkoa (Cámara de Comptos) 10-21/CCO-00006

12. BESTELAKO GAIAK

12.1. Estado de ejecución del Presupuesto del Parlamento de Navarra, cuarto trimestre de 2020.

13. ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK

14. OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK

14.1. Solicitud de aplazamiento de la pregunta con número de expediente 10-20/POR-00399, incluida en la sesión de la Comisión de Cultura y Deporte convocada para el día 30 de marzo, presentada por: Ilma. Sra. D.ª Ana Ansa Ascunce (G.P. Geroa Bai).

14.2. Solicitud de inclusión de las preguntas con números de expediente 10-21/POR-00162 y 10-21/POR-00163 en el orden del día de la Comisión de Salud convocada para el 30 de marzo, presentada por: Ilmo. Sr. D. Domingo González Martínez (G.P. EH Bildu Nafarroa).

15. GALDERAK ETA ERANTZUNAK