Pleno del 2021.eko Irailak 16

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
82
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 16 iraila, 2021 - 09:15 -tik 18:36 -ra

1. Foru lege proposamena, zeinaren bidez 29 bis artikulua gehitzen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeari (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/PRO-00012

2. Foru lege proposamena, Indultu-grazia baliatzeko arauei buruzko Legea, 1870eko ekainaren 18koa, aldatzen duena. (Esparza Abaurrea, José Javier - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/PRC-00001

3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin behar diren txosten eta administrazio-eginbideak azkartu ditzan, ahal den neurrian murrizte aldera Estellerriko azpiestazioa eta linea elektrikoa ezartzeko REEren proiektuaren izapideen espediente guztiak. (Lecumberri Urabayen, Antonio Javier - Nafarroako Alderdi Sozialista) 10-21/MOC-00123

4. Mozioa. Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Nafarroako Gobernuari aukera eman diezaion autonomo eta profesionalentzako laguntzen deialdiko baldintzak eta oinarri arautzaileak aldatzeko. (Asiain Torres, Mikel - Geroa Bai) 10-21/MOC-00135

5. Mozioa. Horren bidez, Europako Parlamentua premiatzen da bertan behera utz ditzan afganiar migratzaileei Europara heltzea eragozten dien Turkiarekiko akordioa eta Afganistanerako deportazioak. (De Simón Caballero, María Luisa) 10-21/MOC-00137

6. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Volkswagenek Martorellen daukan plantari ematen dion tratamendu bera eman diezaion, ibilgailu elektrikoari dagokionez, enpresa horrek Nafarroan duen plantari. (Esparza Abaurrea, José Javier - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/MOC-00141

7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren 2019tik 2030era bitarteko plan gidariaren ezarpena azkartu dezan, Leringo Edateko Uren Araztegia eraikiz, eta Ega ibai bazterreko herriak Itoitz-Nafarroako Ubidea sistemara lotzea aurreratu dezan, Egaren adarraren berrastea aprobetxatuta (Bujanda Cirauqui, Miguel - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/MOC-00142

8. Mozioa. Horren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutua aldatzeko foru lege proiektua bat igor dezan, zerbitzu ematen hiru urte baino gehiago daramaten aldi baterako lan- eta administrazio-araubideaz kontratatutako langileei dagokienez. (Araiz Flamarique, Adolfo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/MOC-00143