Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Urriak 1

Parlamentuko lehendakariak amaiera eman die NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultatearen XIX. Ikerketa Jardunaldiei

Unai Hualdek berretsi du Legebiltzarraren borondate politikoa dela erratzea foru legedira ekartzea desgaitasuna duten pertsonen eskubideak, Nazioarteko Konbentzioan jasotakoak

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek parte hartu du NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultatearen XIX. Ikerketa Jardunaldien itxieran, zeinen aztergaia izan den Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko legedi zibila eta prozesala erreformatzea. Horretarako hainbat arlotako profesionalak bildu dira (telematikoki), aztertze aldera 8/2021 Legean egindako aldaketak eta Nafarroako Zuzenbide Zibilarekin duten harremana.

 

Bere bulego ofizialetik, Unai Hualdek aipatu du joan den irailaren 3an Parlamentuan egindako ekitaldia non ospatu baitzen indarrean sartzea 8/2021 Legea, Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko legedi zibila eta prozesala erreformatzekoa. Hori dela-eta, Hualdek adierazi du arau berriak funtsezko aurrerapena dakarrela, “eguneratu eta ahalbidetu egiten baitu sistema bat, zeinaren oinarriak baitira pertsonen borondatea eta lehentasunak errespetatzea, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren aginduekin bat”.

 

Esparru horren barnean, Legebiltzarrak 8/2021 Legeari eskainitako babes esplizitua azpimarratu ondoren, lehendakariak aipatu du Nafarroako Parlamentuak sustatutako txostena, helburu duena NUPekin eta CERMINekin batera aztertzea eta erraztea foru legedira ekartzea Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa. “Konpromiso politikoa eta aldi berean etikoa eta justiziakoa da, lan egitea guztiok eskubide berberak izan ditzagun. Kontua da krisi sanitario, sozial eta ekonomiko honetatik ateratzea ahalik eta modu ordenatuenean, inor atzean utzi gabe”.

 

Ildo horretatik, Unai Hualdek gogorarazi du joan den legegintzaldian Irisgarritasun unibertsalari buruzko 12/2018 Foru Legea onetsi zela eta Foru Berria aldatu zela. Izan ere, bertan “adierazi zen beharrezkoa zela lege berezi bat gaitasunari eta pertsonekiko laguntzari buruzkoa, jardunaldi hauetan ere aztertu den gaia baita”.

 

Bukaera moduan, NUPek duen inplikazioa eta Legebiltzarrarekin daraman elkarlan indartua eskertu aurretik, lehendakariak dei egin du lanean jarraitzera Nazioarteko Konbentzioaren transposizoa egiteko, testu hori dagokielako “Gorte Nagusiei zein Nafarroako Parlamentuari”, non testuan bildutakoa betetzeko asmoa “aho batekoa” baita.

 

8/2021 Foru Legeak zortzi lege ukitzen ditu, bereziki laguntzarako figurak eta laguntza horietarako prozedurak, borondatezkoak zein judizialak. Besteak beste, adineko pertsonendako tutoretzaren desagerpena dakar.