Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Urriak 8

Parlamentuko lehendakariak CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Erakundeen Batzordearen 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia itxi du.

Unai Hualdek erakunde nabarmendu du sozialen aktibismoa, aukera berdintasuna lortzeko helburuarekin, eta bere gain hartu du erakundeek eskubide berdintasuna gauzatzerako duten ardura

Gaur eguerdian, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Erakundeen Batzordearen 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia itxi du. Ekitaldia gogoetarako jardunaldi bat izan da, arlo horretako Nazioarteko Konbentzioan jasotako eskubideen aitortza egiazkoa eta eraginkorrerako bidean eginiko urratsen eta egiteke dagoenaren berri emateko, jakinik Nazioarteko Konbentzioan jasotakoak foru legedira ekartzea oraindik zehazteke dagoela.

 

Horrela mintzatu da Unai Hualde, eta ondoren CERMINen eta, ondorioz,  Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Erakundeen Batzordean parte hartzen duten 45 entitateen ibilbidea laburbildu du, eta esan du entitate horiei “eskerrak eta zorionak eman besterik ez dago, aukera berdintasuna lortzeko helburuarekin egiten duten lanagatik. Nafarroan bizi-kalitate handia eta gizarte zerbitzu onak baditugu da, neurri batean, komunitate-gihar horri esker, askotan bera baita erakundeei tira egiten diena. Fede ematen dut, geldiezinak eta eragin handikoak direla”.

 

Esparru horren barnean, “laguntza” horren balioa azpimarratu ondoren, lehendakariak aipatu du Nafarroako Parlamentuak sustatutako txostena, helburu duena NUPekin eta CERMINekin batera aztertzea eta erraztea foru legedira ekartzea Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa. “Legegintzaldirako konpromisoa da eta, pandemiak aurreikuspen eta aurrez finkaturiko bide-orri oro eragotzi badu ere, gai hau Gobernuak esku artean du jada”.

 

Azaldutakoaren harira eta “erakundeen ardura” dela-eta, lehendakaria “ahaleginak biderkatzearen alde” agertu da, antzemandako gabeziak aintzat hartuta, oinarrizko zerbitzu publikoak indartzeko eta ekonomiaren, gizartearen eta osasungintzaren suspertzearen oinarriak finkatzeko. Horretan dabil Nafarroako Gobernua, ahalegin berezia eginez Ahultasun bereziko kolektiboekin eta egoera premia egoeran dauden pertsonekin”.

 

Amaitzeko, eta CERMINi eta “biziki nahi dugun berdintasuna” erreibindikazioa xede duen elkarte-sareari berriro ere eskerrak eman aurretik, Unai Hualdek lankidetzarako eta adostasunerako dei egin du orokorrak izan arren parekatzea eskatzen duten zenbait gairen inguruan. “Eskubideak, guztionak dira edo ez dira. Koronabirusa dela-eta ikusi dugu hori, gizartean izan duen eragina desberdina izan baita. Hurrengo 20 urteetan aurrekoetan jardun zareten indar berarekin edo handiagoarekin lanean jarrai dezazuen dei egiten dizuegu. Bihotzez zorionak”.