Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urtarrilak 20

Parlamentuaren osoko bilkurak baztertu egin du Osasun kontseilaria eta zuzendari nagusia gaitzesteko proposamena

Navarra Sumak “osasungintza publikoaren narriadura orokortuaz” hitz egin du eta politika eta kudeaketan norabide aldaketa eskatu du, baina ez du babesik lortu

Parlamentuaren osoko bilkurak baztertu egin du gaur, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta Navarra Sumaren aldeko botoarekin, “Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilaria eta Osasuneko zuzendari Nagusia politikoki gaitzestea, Osasun Departamentua gidaritzapean izanda bete dituzten eginkizunei dagokienez”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak  osasungintzaren kudeaketa eta politikaren norabide adaketa bat eskatzen zuen, “osasungintza publikoaren narriadura orokortua, autokonplazentziak eta hartutako konpromisoak behin eta berriz ez betetzeak markatutako” legealdi honen aurrean.

 

Ildo horretan, “bete gabeko ekintzek eta abandonoak epe ertain eta luzera pertsonen osasunean izango dituzten ondorioez” hitz egiten zen, eta Covid-ari dagokionez, kudeaketa guztiz hobegarri bati buruz mintzatzen zen, froga gisa aipatuz “Lehen Mailako Arretaren presio asistentzial handiaren ondoriozko ospitale-presioa, osasungintzako langileen nahiz langile soziosanitarioen ahalegin, inplikazio, esfortzu eta jardun aparta gorabehera”.

 

Horrela, Nafarroa Covid-19ren intzidentziarik handiena izan duen erkidegoa izan dela nabarmendu ondoren, Gobernuaren “autokritikarik eza” azpimarratzen zen, aipatuz “saihestu zitezkeen akats ugari” egin zirela, hala nola “lehen olatuan zehar Nafarroak zeukan test-ahalmena ez erabiltzea, edo bosgarren eta seigarren olatuetako arakatze-lan negargarria”.

 

Amaitzeko, azpimarratzen zen “Osasungintzan, peonadetan eta hitzarmenetan gastu historikorik handiena egin den legegintzaldi honetan itxaronaldirik okerrenak” lortu direla kirurgian, lehen kontsultan eta berrikuspenetan. Gainera, “beren horretan diraute telefono-kolapsoak, Oinarrizko Laguntzan osasun-artatze presentziala lortzeko oztopoek eta abandonatua eta Gobernuaren laguntzarik gabe sentitzen den lehen arretaren gainezka egiteak”.