Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Otsailak 14

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunarekin

Mahaiak eta Eledunen batzarrak onetsia. 2022eko otsailaren 14an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunarekin.  PSNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak zientziaren munduko genero-arrakalaren aurkako borrokan duen konpromisoa berresten du, batez ere STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) izenez ezagutzen direnetan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du emakumeak eta neskak zientziaren arloan duen eginkizun funtsezkoa, 2030 agendako ezinbesteko aldaketaren eragilea baita, eta horregatik uste du erabat beharrezkoa dela alor horietan duten parte-hartzea sustatzea”.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional