Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Maiatzak 26

Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzeko Foru Legea

Osoko bilkuran onetsia. 2022ko maiatzaren 26an

 

Parlamentuaren osoko bilkurak Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzeko Foru Legea onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin.

 

PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk sustatutako legearen xedea da 1.250 AzLU (azienda larriko unitate) baino gehiagoko behi-aziendaren abeltegiak ezarri edo handitzeko abeltzaintzako eskaerak onartu eta baimen berriak emateko etenaldia luzatzea, Nafarroako Animalien Osasunari buruzko 11/2000 Foru Legea aldatzeko lege-proiektua izapidetzen den bitartean. Halaber, ez da eskabide berririk onartuko, ez eta baimen berririk emanen ere, jada badauden behien abeltzaintza-ustiategiak handitzeko, baldin eta zabalkundearen emaitza azienda larriko 1.250 unitate baino gehiagoko ustiategia izanen bada.

 

Kasu guztietan, “2023ko maiatzaren 30era arte”, eta edukiera-muga, kasua bada, ordeztuko da estatuko araudian oro har ezartzen denagatik, “hura txikiagoa bada”.

 

Aurreko moratoria, hilaren 30ean amaitzen zena, luzatu ezean 11/2000 Foru Legea aldatzeko lege-proiektua atzera botako zukeen lege-hutsunea konpontzeko beharrari erantzuten dio legeak. Martxoaren 3an itzuli zitzaion Gobernuari, ez baitzuen parlamentuaren beharrezko babesa lortu.

 

Testuinguru horretan, eta Nafarroako ustiategietan osasungarritasun-baldintza hobeak ziurtatzeko beharrezkoak diren tamaina- eta gaitasun-baldintzak legez arautzeko nahiak irauten duenez, urtebeteko beste parentesi bat irekitzen da, Europako jasangarritasun-estrategiarekin bat datorren abeltzaintza-eredu bat adosten saiatzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak proiektatzen duen errege-dekretuarekin bat etorriz.

 

Irakurketa bakarrean onetsia, Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzeko Foru Legea NAOn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

Foru lege proposamena (53. NPAO, 2022-04-29koa)