Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Maiatzak 31

Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat eman dezan, kalkulatze eta birdimentsionatze aldera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak proiektuak ebaluatzeko beharko dituen langile eta baliabide material egokiak

Ganberaren helburua da proiektuak azkar ezartzea eta interes desberdinak behar bezala ebaluatzea bateragarri izatea, parte-hartze publikoa zainduz

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstetzioarekin zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “gehienez ere hilabete bateko epean txosten bat eman dezan, kalkulatze eta birdimentsionatze aldera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak beharko dituen langile eta baliabide material egokiak, bere aldetik ebaluatu ahal izateko Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzen dituen apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretuak aipatzen dituen proiektuak, egokitasun eta eraginkortasunez, emanen diren txostenen kalitatea urritu gabe”.

 

Zioen azalpenean, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak sustatutako ebazpenak Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzen dituen apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretuak ezartzen duen “ingurumenaren arloko proiektu jakin batzuetarako jendaurreko informazioaren inguruko izapide administratiboak eta epeak murriztea eta erraztea” zalantzan jartzen du, baita ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko betebeharra kentzea 75 MW baino gutxiagoko proiektu eolikoetan eta 150 hektarea baino gutxiago okupatzen duten proiektu fotovoltaikoetan, ingurumen-sentsibilitate baxuko eta ertaineko eremuetan.

 

Sustatzailearen hitzetan, gerra pizteak energia berriztagarrien proiektuak edukitzeko beharra areagotu badute ere, “hori ezin da egin energia enpresa gutxi batzuen eskuetan metatzeko eredu bera erabiliz eta ezin dira kendu udalei kontsultatzeko faseak eta jendaurreko aldia”.

 

Helburu horrekin eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren proiektuak azkar ezartzea bateragarri egiteko foru lege-dekretuak ezartzen duen aurreikuspenarekin, alegia, jokoan dauden interes ezberdinak egoki ebaluatu beharra eta, gainera, parte-hartze publikoa babestea, Gobernua premiatzen da proiektuak “egokitasun eta eraginkortasunez” azter ditzan, “emanen diren txostenen kalitatea urritu gabe”.

 

Blanca Regúlez (Geroa Bai) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Carlos Pérez-Nievas, Iñaki Iriarte, Isabel Olave, Raquel Garbayo, Miguel Bujanda, Pachi Pérez (Navarra Suma), Javier Lecumberri, Ramón Alzórriz, Virginia Magdaleno (PSN), Mikel Asiáin (Geroa Bai), Laura Aznal, Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (67. NPAO, 2022-05-20koa)