Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Otsailak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da LGTBI+ pertsonei arreta integrala emateko Kattalingune zerbitzuaren kalitate-parametroak manten ditzan

Osoko bilkuran onetsi da. 2023ko otsailaren 16an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da LGTBI+ pertsonei arreta integrala emateko Kattalingune zerbitzua ematen jarrai dezan, 2022ko abendura arteko kalitate-parametroak mantenduz edo hobetuz, horretarako behar diren giza baliabide eta baliabide ekonomikoekin hornituta.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio murrizketarik egin ez dezan aipatu Kattalingune zerbitzuan, ez kontratatutako langileez (zazpi profesional) ez 2023rako Nafarroako Aurrekontuetan hasiera batean esleitutako partida ekonomikoaz (248.000 euro) bezainbatean.

 

3.- Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du zerbitzuko profesionalei entzun eta LGTBIQ+ kolektiboek egindako ekarpenak aintzat har ditzan zerbitzuari buruzko erabaki garrantzitsuak hartu baino lehen.

 

Geroa Bai, EH Bildu eta I-Ek aurkeztua

 

1. eta 3. puntuak Navarra Sumaren, Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin, Navarra Sumako bi parlamentariren (PPN) eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi dira. 

 

2. puntuaren aldeko botoa eman dute PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta I-Ek eta Navarra Suma eta Podemos-Ahal Duguk abstentzioa