Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken erailketa matxistak gaitzesteko
Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian
Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur azken asteetan jazotako erailketa matxistak gaitzesteko.
Uztailaren 27an egindako azken elkarretaratzetik, 6 emakume gehiago hil dituzte beren bikotekideek edo bikotekide ohiek. Uztailaren 27an 26 urteko emakume bat hil zuten Gironan, uztailaren 30ean 29 urteko emakume bat Bartzelonan, uztailaren 31n 22 urteko emakume bat Sevillan, abuztuaren 7an 27 urteko emakume bat Almerian, eta 8an 31 urteko emakume bat Kordoban eta 91 urteko beste bat Tenerifeko Santa Cruzen.
Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte biktimak.
35 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023. urtean eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.219 biktima izan dira.