Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Abuztuak 14

Chiviteren inbestidura bihar 17:20ean egingo den bigarren bozketan gehiengo soila lortzearen menpe gelditu da

UPNren, PPNren eta Voxen kontrako botoek eta EH Bilduren abstentzioak alferrikakoa egin dute PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdien batuketa, Chiviteri lehen auzialdian eskatutako gehiengo osoa lortzea eragotziz

Nafarroako Parlamentuan gaur ospatu den Inbestidura eztabaidaren lehenengo saioan María Chivite Navascuések (PSN) ez du Legebiltzarraren konfiantza lortu, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuko Lehendakaritzarako hautagaiak ez baitu lehen aukerak eskatzen duen gehiengo osoa lortu.

 

PSNko hautagaiak 21 aldeko boto jaso ditu (bere taldearen 11, Geroa Bairen 7, eta Contigo-Zurekinen 3), 20 aurkako (UPNren 15, PPNren 3 eta Voxen 2) eta 9 abstentzio (EH Bildu).

 

Bozketa isilpekoa izan da eta boto-txartelen bidez eginen da, eta Unai Hualde lehendakariak erabakitako orduan egin da, 17:20ean.

 

Hautagaiak Parlamentuko kideen gehiengo osoaren botoak lortu ez dituenez, ulertzen da ez duela Legebiltzarraren konfiantzarik. Hori dela eta, Foru Hobekuntzaren 29. Artikuluaren arabera eta Erregelamenduaren 196. Artikuluaren arabera, 24 orduren buruan bigarren bozketa bat egingo da gehiengo soila exijitzen duena, eta astearte honetan, hilaren 15ean izango da 17:20ean.